igandero lez hontan ere izan ginen ahuntzaren gauerdiko eztulakook. Alegiya, Malintxe eta
Edonato. Denboraldi hontan Ijaunaren eztulak ez ditugu izango baina eztul jariyua are eta handiagoa izaten ari da.

Audacityrekin ez gara oso ondo eramaten eta grabaketa bakarra dugu orain artean entzungai, Orain dela 3 igandekoa, Urriak 4koa hain zuzen ere. Kolaboratzaile berriaren agerpena izan genuen hortan. Soto todologoa, alegia. Hilabetean behin izango dugun laguntzailea.

Bestalde, Txikiren anaia eta Permachen arrebaren bixita ere izan genituen. Alde batetik, Gudari egunean Rudolph Aresen poliziek Zarauzko hilerrian emandako espektakulua izan genuen hizpide eta bestetik, Joseba Permach espetxeratu zutenetik 2. urteurrena.

Igande hontan berriz, ezuzteko pozgarria izan genuen eta Jardineroren berragerpena izan genuen, nahiz eta oraindik erabat osatua ez egon. Ea hurrengo igandean grabatzeko aukerarik dugun.

Besterik ez, Hurrengo igandean beste gonbidatu btzuk ere izango ditugula mahai inguru bat osatze aldea, ta hoixe ba. Adiorik ez, hurrengo iganderarte baizik!!

« »