Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2007

ZarataZarautzek ez du etenik

Erantzun taldeko gitarra jolearen baja dela medio lehengo astean ezin izan genuen inongo bixitarik eduki ZarataZarautz irratsaioan. Baina lasai, laister izango dugu gure uhinetan Hodei Xarma jauna. Aste honetan berriz, Disease taldeko Fede abeslari Mallorkarra izango dugu bixitan.

Aurreko batean ere izan genuen arraio irratiko uhinetan DJ Amoniakorekin batera, Apirilaren 10ean ain zuzen ere. Egun horretako irratsaioa entzun nahi baduzue hemen duzue egun horretako irratsaioa.

Beraz badakizue, gaur gauean, 22etatik aurrera Federen bixita izango dugu ZarataZarautz irratsaioan

Santa Barbaratik Arraioenea

Gaur Arraioenea Santa Barbaraz dekoratuko dugu, bertatik egingo dugu saioa. Herri osoarentzat, herri osoak entzun dezan. 9etatik 10etara, 99.3an.

gora bihotzak!

Informazio gehiago: www.27zapata.com

Erantzun taldeko kide bat Zaratazarautzen

Astearte honetan, urriaren 2an, Erantzun taldeko Hodei Estebanen bixita jasoko dugu Zaratazarautz irratsaioan. Metralleta, Diskoira, Zülo eta beste hainbat taldeetako partaideekin egin dugun bezala, bere musika talde gogokoenen kantuez gozatzeko aukera izango dugu gaueko 22etatik aurrera.

.hodei.jpg

Bestalde, Irailaren 18an eginiko Powerviolence saio berezia jeisteko aukera duzue HEMEN klik egin ezkero. Egun horretako Playlista ere ikusgai duzue