Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2007

santa kruz apaiza as noitesen

egun berria estreinatzen dugun honetan, biografia berri bat as noites da radio lisboa saioan, santa kruz apaizaren abentura eta kalenturak, betiko moduan zentsura eta lotsik gabe

astelehena 12, 9-etatik 10-etara, as noites

ARRAIOENEA MUSIKAZ DEKORATUKO DUGU GAUR!!

Gaur gurekin Deloreaneko TOMAX izango dugu. Eta beti bezala hitz egingo dugu bizitzaz, farolez, barraskiloez eta noski musikaz ere bai. Galderarik egin nahi izanez gero, egin!

Gaur 8ak arte azenario eta erremolatxok!!!

as noites: SANTA BARBARA INGURUEZ SOLASEAN

santa

Otsailaren 8-ko saioan bi gonbidatu izango ditugu, Marina Lertxundi eta Aitana Lertxundi.

Beraiek, Xabin Beobiderekin batera, PAISAIA BERRESKURATZEKO PROIEKTUA – Santa Barbara-Mutxio-Vista-Alegre- ZARAUTZ lana burutu zuten Zarauzko Udalarentzako. Bertan aipatutako ingurunearen balio paisajistikoa eta Torreoiaren berregokitzea aztertu zituzten, baita, halaber, zenbait proposamen ludiko-kultural egin ere.

As noites otsailaren 8-an 9-tatik 10-etara.

Otsailaren 12-tik aurrera, as noites astelehenetan!

Zarauzko bertsolariei elkarrizketa

Astearte honetan hilak 6, Zarauzko bi bertsolari ekarriko ditugu gurera, guk jarritako puntuei erantzutera. Mantxi eta Oier Aizpurua izango ditugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Bi bertsolari hauek Zarautz herriak emandako bi perla ditugu eta buru-belarri dabiltza bertsotan eta bertsoak irakasten. Biak gehiago ezagutzen saiatuko gara. Ea zuek ere puntuak jartzen dizkiozuen…. Beraz, ez ahaztu FM-ko 99.3 sintonizatzea. Zeu ere bertsotan jarriko zaitugu….zarauzko bertsolariei elkarrizketa

zararatazarautz

Beste astearte bat gainean dugu eta zarata entzuteko eta dastatzeko momentua ere iristen da. Aste honetan Zaratazautzek homenaldi xume bat egingo dio Rich Kids on Lsd taldeari eta bereziki beren abeslariari, Jason Sears jauna, horain dela urtebete hil zana. Biografia pixkat, abenturilla batzuk eta nola ez beraien diskografia errepasatuko dugu.


zaratazarautz astartea 6 22tatik aurrera!!!!