Press "Enter" to skip to content

Etiketa: urteurrena

Zinema Itsuan badugu zer ospatu!

Maiatza iritsi da dagoeneko, eta hilabete berezia da hau Arraio irratiarentzat.  Aurtengoan 12 urte betetzen ditugu uhin libreetan. Arraioren urteurrena hizpide, ospakizunetan oinarritu gara Zinema Itsua berri honetan.

Film ezberdinak ekarriko ditugu gela arroxara, baina guztiek dute zerbait amankomunean; ospakizunen bat. Hauen inguruan hitz egingo dugu soinu banden konpainiaz beti bezala.

Ez galdu, ostegunean, 21:00etatik aurrera, FMko 99.3an

ZORIONAK ARRAIO IRRATIA ETA ARRAIOKIDE GUZTIEI!

ESAN DOZENKI!

Zer da HIGA? Entzun Anabasa!

Gaurko saioan Marlene etorri zaigu laguntzera eta hainbat konturi buruz hitz egin dugu. Hasieran Made in Galiza liburutik hartutako Hitz Egitea ipuina irakurri eta horren inguruan hitz egin dugu; ondoren, Gasteizko HIGA jardunarliak izan ditugu hizpide, eta azkenik, agendaren berri eman dugu. Hori guztia musika bikainaz lagunduta!