Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2018

Ligako finalistak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean esan bezala, oraingoan playeroetako ligako finalistak izango ditugu gurean. Lehendabiziko zatian Kupela eta Kebideko taldekideak izango dira gela arroxean beraien aurtengo ibilbidea eta finaleko pronostikoa egiteko asmoarekin. Ondoren Ulacia eta Euskaldunako kideak gerturauko dira eta beraiekin ere antzerako gauzak aipatuko ditugu. Emakumezko finalean azken urteotako txapeldunak izan diren Kupelatarrek lortuko al dute beste garaikur bat edo sortu berria den Kebidek eramango du aurtengo txapela? Mutiletan, urte asko egin behar da atzera Asti eta Kosta, biak finaletik kanpora ikusteko. Honenbestez, aurten txapeldun berria izango da mutiletan, nesketan, batek daki? Egin apustu gure facebookeko kinielan!!

Beti bezala hau guztiaz gozatzeko sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an 18.00tatik aurrera!!

Polimaitasuna Kitzikan

Biharko irratsaioan, polimaitasuna izango dugu protagonista nagusia. Zer esan nahi du kontzeptu horrek? Zertan datza? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara.

Mugimendua sortzen duen gaia denez, musika balkanikoa izango dugu kide; beraz, prest egon gorputza astintzeko!

Polihiztegia, artekatean poligomendio bat… Eta onena amaieran izaten denez, Ekhineren olerki bat ekarriko dugu Kitzikara.

Entzun eta Kitzikatu! Bihar, 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn!

Aner Peritz eta Uxue Alkortari elkarrizketa aste honetan!

Ieup bertsozale!

Aste honetan Bapateko Unibertsoan Uxue Alkorta eta Aner Peritz elkarrizketatuko ditugu eta Gipuzkoako eskolarteko txapelketan egin zituzten ariketarik onenak izango ditugu entzungai. Saturnoko puntu-eraztunetan Jone Alberdiren erantzuna adituko dugu, eta teleskopiotik sekzioari dagokionez, hiru urte egingo dugu atzera, Felix Zubia aditzeko hain zuzen ere. Animatu!!