Tag Archive: emakumeak


Zinema Itsuak emango dio hasiera Atalkako  denboraldi berriari ostegun honetan. Eta nola ez, ohitura bihurtu den gaiari eutsiko diogu kolaboratzaile fidel baten laguntzaz. Arantxa Arruti izango dugu gela arroxean Zinemaldiari errepaso bat emateko.Marlen, Louise, Arantxa eta aurtengo fitxaje berria ere gurekin izango da,  Nymeria. Bere eskutik jasoko ditugu telesailen gomendioak.

Gurekin tarte polit bat pasa nahi baduzu, ostegun honetan 21:00etatik aurrera Arraio irratian izango gaituzu, FMko 99.3an.

Munduko lanbiderik zaharrena omen da prostituzioa. Baina ezer gutxi ezagutzen dugu atzean ezkutatzen den errealitateaz. Prostituzioaren egungo ezaugarri nagusienetako bat ikusezintasuna baita. Zinemak noiz behinka tartetxo bat egin dio, eta ikuspegi hau da gaurko Zinema Itsuan landuko duguna.

Aspaldiko partez Marlene eta Louise elkarrekin arituko gara entzuleen konpainian.

Beti bezala, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an!

Goya sariak banatu dira eta Oscarretarako izendapenak argitaratu dira dagoeneko. Bi jaialdi hauetan nagusitu diren filmak errepasatuko ditugu gonbidatu berezi baten konpainian. Gaurkoan gurekin izango da Iraia Elias aktore eta Atalkari ohia.

Eta bide batez, filmak betaurreko moreekin aukeratzeko test bat aurkeztuko dizuegu, Bechdel testa.  Ba al dakizue zer den eta zertarako balio duen?

Honen guztiaren inguruan solastuko dugu gaurko Zinema Itsuan.

21:00etatik aurrera, Arraio irratiko uhinetan!

Bihar Kitzikan hiru belaunalditako emakume elkarrizketatuko ditugu erotikari buruz.

Artefakteetan serie bat gomendatuko dizuegu eta Blues musika izango da soinu banda irratsaio osoan.

Ez galdu!

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]