Press "Enter" to skip to content

Etiketa: Bapateko Unibertsoa

BEC-era begira..

Kaixo entzule!

Asteazken honetan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren azken aurreko geltokitik, ibilbidearen helmugaraino jarriko gara begira. Iruñako bertsoaldi onenekin batera, 9 urtez atzera egingo dugu Azpeitiako Erniarraitz sariketara begira jarriaz Aitor Urbietaren saio gogoangarria entzuteko. Puntu eraztunetan Mikel Zapirainek Igor Zubielkiri jarritako puntu-erantzuna izango dugu entzungai. Horrez gain, hausnarketa, eztabaida, agenda errepaso eta analisien artean gogoratu XI.Kopla Txapelketarako sarrerarik gabe geratu zaretenontzat lehiaketa abian dugula bertarako 2 sarrera zozkatuaz!! Beraz ANIMATU!!

Edozein kexa, iradokizun edo proposamenerako gure korreo, facebook eta twitter kontuak: bapatekounibersoa@gmail.com

Hego haizeari, Iparra!

Aste honetan Ipar Euskal Herrian izan da Bapateko Unibertsoa. Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko finalerdi

etako bertsoaldirik onenak entzungai gurean, gure elkarrizketa, eztabaida, iritzi eta lehiaketarekin!! Aste honetan Garbiñe Zapirainen erantzuna eta bere proposamena izango ditugu gela arroxeko uhinetatik. Gogoratu edozein proposamen, kexa edo iradokizun izanez gero bapatekounibertsoa@gmail.com helbidera bidal dezkazuela. Ez ahaztu XI.kopla txapelketarako 2 sarrera ditugula zozketatzeko, beraz, ANIMATU!!

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau dena eta gehiago asteazkenean 20:00tatik aurrera 99.3 FM, ARRAIO IRRATIAN!

Finalerdietako bigarren fasea eta kopletako lehiaketa abian!

Iepa bertsozale!

Aste honetan Amurrion izango da bertsoaren espaziontzia. Dena den bertsoa aparte utzi gabe, koplen galaxian murgilduko gara, XI. Kopla Txapelketa aurkeztuz eta bide batez, bertarako 2 sarrera lortzeko aukera eskeiniko duen lehiaketari bide emanez. Ohi bezala, bertso aktualitatearen osoa aztergai, Teleskopiotik atalean sei urte egingo dugu atzera eta nola ez gure umore eta saltsarekin izango gaituzue!

Pd: entzuleen eskari, iradokizun eta kexak artatzeko korreo bat sortu dugu: bapatekounibertsoa@gmail.com                                                                             ANIMAU !!!

Mauletik Durangora bertsotan,

Aupakaixo bertsozale!!

Aste honetan Maule eta Durangora egin du bisita Bapateko Unibertsoak. Gainera, irratsaioaren dinamikari jarraituz, eztabaidak, Saturnoko puntu-eraztunaren bigarren atala, Teleskopiotik sailean 10 urte egingo dugu atzera… Hori gutxi ez eta finalerako sarrerak lortzeko hainbat aukera ezberdin eskeiniko dizkizuegu aste honetako saioan.

Hori eta gehiago asteazkenean 20:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3 FM!!

 

Bastida eta Irungoa saioak aztergai, irratsaioaren estreinaldian

Kaixo bertsozale!

Irratsaioaren lehen emanaldi honetan, 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiari errepaso sakona emango diogu. Gainera, bertsolaritzaren inguruan pil-pilean dauden gai ezberdinak jorratuko ditugu gure sekzio unibertsaletan. Bestalde, Joseba Arruti “Txotxi”-k estreinatuko du Saturnoko puntu-eraztunak atala.

Ez galdu! Asteazkenean 2o:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!