Kaixo lagun!!! Gaurkuan Maider señora sariketako irabazlia izan deu aurrena, sariketan antolakuntzan ta kantuan izan ditun bizipenak kontatzen. Bigarrez erdiyan, Eli Pagola izan deu señora sariketako esperientziyan eta bere Naiz irratiko “Kontatzera Noazu” irratsayuan inguruan hizketan. Disfrutau.
Gaur, maiatzako 28, historia egin dugu. Bai, historikoa izan da kaletik egin dugun irratsaioa. Hauteskunde eguna izanik, kalean bueltaka aritu gara egoitza batetik bestera emaitzen berri eman nahian. Ijauna eta bere aparataje osoa unitate ibiltari autonomo gixa aritu dira.
Bi ostegunero legez, atzo ere gela arrasean eon ginan. Atzotako bat (zaharrena) gaixo zeon, baina oztopoak, oztopo saio earra in genun. Tina Turnerren omenez abestitxo bat jarri genun, erenegun zendu baitzan abeslari ospetsua eta arituek diotenez rockaren erregina.
Albisteen tartian berriz, maitasun erromantikoaz, heteroarauaz eta horrek guztiak dakarren zabor emozionalaz jardun genun. Norak biziki proposamen interesgarria ekarri zun, Marta Jiménez Serranon ‘No todo el mundo’ liburuan ingurun Pikara magazinen egindako elkarrizketa. Gorago aipatutako bikote harreman heterosexualak oinarrian jarri eta genero rolak hizpide ditun errelatoen inguruko lan bat. Zuek zertzeate “feminista aguafiestak” edo “fluitzian” aldekuak? Horrez gain, ama bakarrak ere izan genitun hizpide, Espainiako Auzitegiak bi gurasoko familiei baino zaintza aste gutxiago baimentzen dizkietelako.
Gure saiuan onena, ordia, elkarrizketan tartia da! Atzokuan gela arrosan Esti Unanue eta Maider Leturiaga ilustratzailiak elkarrizketatu genitun. Ilustratzailean bizitza gorabeheratsuaz, prekarietatiaz eta marrazketa-teknikez hitz egin genun. Esandakua gutxi ez balitz, elkarrizketa aurretik lanian ibili zian gure gonbidatuak eta izugarri opari polita intziguen, sekulako ilusiyuaaaa! Eskerrik asko Esti ta Maider ostegun arratzaldia kolorez margotzeagatik.
Besteik ez entzuleok, hemendik bi osteguneta berrize entzungo gaituzuelakuan. Mila esker berrize Esti ta Maider eta zuei entzule maiteok, irratian bestaldian eoteagatik!