Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Revolutionary Brothers eta King Konsul zuzenean entzuteko aukera

Jakingo duzuen bezala, aste honetan Bob Marleyren omenezko astea burutzen ari dira Zarauzko Gaztetxean. Maiatzen 6an hitzaldi interesgarri bat izan zen Gaztetxean bertan eta gaur kontzertua izango dugu

Gaur gauean, Revolutionary Brothers eta King Konsulek zuzenean Putzuzulo Gaztetxean emango duten kontzertua entzuteko aukera izango duzue arraio irratian.

revol.jpg

Biharko Beltza eta TT3-ren sesioa ere emititzen saiatuko garela ere informatu nahi dizuegu. Baina lehenago, gaur, ostirala, gaueko 22:30etan sintonizatu ezazue 99.3a

Sindikatuekin eztulka!

Kaixo irratikide!!

ELA
Pasa den igandean irratsaio benetan interesgarria burutu genuen Arraio Irratiko Ahuntzaren Gauerdiko Eztulean. Sindikatu ezberdinak gonbidatu genituen gurera, besteak beste ELA, LAB, CNT edota CCOO. Etziren denak azaldu zitara, batzuk ezin zutelako, besteak ez dakigu zergatik.
cnt
Azkenean ELA eta CNT sindkatuko ordezkariekin maiatzaren lehenak utzitako arrastoari jarraiki, 21eko greba orokorra eta ezarri diguten krisialdi ekonomikoa deritzona aztertzen aritu ginen. Langile mugimenduaren eboluzioa ere hizpide hartu genuen gaur egungo kapitalismo neoliberalak gure jendartean duen eragina argitzeko asmoz.

Besterik gabe, deskargatu ezazu irratsaioa oso-osorik eta, gogoratu, 21ean GREBA OROKORRA!!!



……:::::::ENTZUN IRRATSAIOA:::::::…….

Txoria berriz ere kaiolara!!!

Iepala!!! Opor luze hauen ondoren, gaurkoan bai, sekulako kaiolatik dugu prestatua. Gogotsu, ilusioz eta noski musika onarekin egingo dugu buelta. Gurekin izango dira besteak beste, Stephan Bodzin, H fundation edota The Prodigy. Beraz badakizue, ez galdu irratsaioa!!! UP THE KAIOLS!!!