Urriaren 27ko ZarataZarautz saioan, Street Alarm taldeko kide izandako eta gaur egun Dictadura taldean jotzen duen KepOIen bisita izango dugu.
Bere disko gogokoena entzuteko aukera egongo da gaueko 21:30etatik aurrera. FMko 99.3an
Urriaren 27ko ZarataZarautz saioan, Street Alarm taldeko kide izandako eta gaur egun Dictadura taldean jotzen duen KepOIen bisita izango dugu.
Bere disko gogokoena entzuteko aukera egongo da gaueko 21:30etatik aurrera. FMko 99.3an
Bueno, ba nahio bai egiya esan barrote danak sua hartuko balute, baina bitartean Arraio-ko kaiolak dituenei eman beharko. Bihar, beti bezala 8tatik aurrera igeri egingo dugu doinu elektronikoetan barrena. 3 channels, elektrochemie, Sebastien Leger eta Ricardo Tobar bezalako jendearen bixita izango dugu biharkoan. Horretaz gain, Juantxi handiaren sesiomuttur bat izango dugu entzungai. Eta nola ez, saioa behar den bezala bukatzeko klasikazo bat jarriko deu, kasu hontan Nic chagall-en eskutik. Beraz badakizue, Eutsourrei beti eta sintonizatu Arraio!!! kaben dio!!!
Podcast: Play in new window | Download
Atzo Fres lagunari egin genion ZarataZarautz irratsaioa entzungai dago iada. Bertan, astebukaera honetan burutuko den Etengabeko Zarata jaialdiaren inguruan hitzegin genuen, bertan parte hartuko duten taldeak entzunez gainera.
Playlista HEMEN duzue. Irratsaioa berriz, Podcastean:
Podcast: Play in new window | Download
igandero lez hontan ere izan ginen ahuntzaren gauerdiko eztulakook. Alegiya, Malintxe eta
Edonato. Denboraldi hontan Ijaunaren eztulak ez ditugu izango baina eztul jariyua are eta handiagoa izaten ari da.
Audacityrekin ez gara oso ondo eramaten eta grabaketa bakarra dugu orain artean entzungai, Orain dela 3 igandekoa, Urriak 4koa hain zuzen ere. Kolaboratzaile berriaren agerpena izan genuen hortan. Soto todologoa, alegia. Hilabetean behin izango dugun laguntzailea.
Bestalde, Txikiren anaia eta Permachen arrebaren bixita ere izan genituen. Alde batetik, Gudari egunean Rudolph Aresen poliziek Zarauzko hilerrian emandako espektakulua izan genuen hizpide eta bestetik, Joseba Permach espetxeratu zutenetik 2. urteurrena.
Igande hontan berriz, ezuzteko pozgarria izan genuen eta Jardineroren berragerpena izan genuen, nahiz eta oraindik erabat osatua ez egon. Ea hurrengo igandean grabatzeko aukerarik dugun.
Besterik ez, Hurrengo igandean beste gonbidatu btzuk ere izango ditugula mahai inguru bat osatze aldea, ta hoixe ba. Adiorik ez, hurrengo iganderarte baizik!!
Urriaren 20ko ZarataZarautz saioan, Moganbo eta Altzako kultur etxean burutuko den Etengabeko Zarataz mintzatuko gara. Horretarako, jaialdi haun antolatzen duen Fres laguna izango dugu gure uhinetan.
Aurten ere, bi eguneko kontzertu sorta itzela egongo da, guztia zarataren inguruan eta aurten jotzen duten taldeen doinuak ere entzun ahalko dira.
Guztia, gaueko 21:30etatik aurrera.