Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Xabat Olaizola harri jasotzailea gela arroxean

Kaixo entzule maite!

Atzoko saioan Xabat Olaizola harri jasotzailea izan genuen gela arroxean. Berarekin harriaz ez ezik, herri kirolez eta pentatliaz ere aritu ginen. Lierna Osa ere gonbidatu genuen arren ezin izan zuen bertaratu, beste batean gerturatuki da gela arroxera.

Honetaz gain plaieroen jardunaldiko emaitzak ere errepasatu genituen. Hemeb duzue entzungai atzoko saio biribila, errektangularra, kubikoa….

Ahoztar Zelaietarekin Palestinari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, urtarrilaren 28koa, beste behin ere Palestinara begira jarri gara. Atzo Ordizian CAF enpresaren apartheidaren trenaren aurka izan zen mobilizazioren ekitaldia esklusiban eskeini dugu. Baina lehenago Ahoztar Zelaieta gure kolaboratzaile izarrarekin solastu gara euskal enpresek Israelgo estatu sionistarekin dituzten harremanen inguruan. Hortarako Hordago –  El Salto agerkarian argitaratutako bere artikulua izan dugu oinarri.

Entzun ezazue!