Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Txilikurekin basoei buruz solasean

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, otsailaren 18an, Arkamurka taldeko kideei tokatzen zitzaien kolaborazioa egitea. Eta zintzo-demonio etorri da gure gela arroxera Txiliku. Berarekin basoei buruz aritu gara luze eta zabal. Zer diren (eta zer ez diren), nola sortzen diren, herri edo hirietako berdeguneen kudeaketa eta abar izan ditugu hizpide.

Entzun ezazue!

Uxoa Ostolaza txirrindularia gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Udaberri giro honetan Uxoa Ostolaza izango dugu gela arroxean. Laboral Kutxako txirrindulariak hasi berri duen denboraldiaren inguruko xehetasunak emango dizkigu, baita taldeak eman duen urratsaz ere aurten maila goreneko lasterketa batzuetarako gonbidapena lortu baitu.

Beti bezala, hau guztia, 20.30tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!