Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Gizonezkoen eskubaloiko 1.eko taldea biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan asteburu honetan protagonista izan den taldeko jokalariak izango ditugu gela arroxean. Zirrara handiko egunak izan dira Aritzbataldeko kiroldegian, iaz galdutako maila berreskuratu baitu gizonezkoen lehendabiziko taldeak. 1. Nazional mailako liga irabazi ostean etxean jokatu dute mailaz igotzeko fasea, zaleen laguntzarekin eta epaileen erabaki eztabaidagarri bat tarteko, helburua erdietsiz. Honetaz guztiaz hitz egiteko gurean izango ditugu Xuban eta Alberto, bihar 20.30tatik aurrera, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

“Punk-aren beste aldea” eta jantoki beganoa Hiruputzun

Arraio Irratiaren 18. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, ostegunean, Maiatzaren 23an, “Punk-aren beste aldea” era Jantoki Beganoa edukiko dugu arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Jesusi Etxeberriari buruzko dokumentala da. 81 urteko emakume honek, musika akademia bat izan du 55 urtez Arrasaten, bertatik pasa dira hainbat eta hainbat arrasatear gazte eta guztiekin bat egiten jakin du. Besteak beste musikaren esparru guztietara zabaltzen jakin duelako, baita punkera ere. Bai, Jesusuik gustuko du punka, eta eskuek ez diote dardar egiten gitarra elektrikoa hartzerakoan.

Olatukoopen 10. urteurrena

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 19, Samai-zuloko sorgiƱaren kolaborazioa izan dugu irratsaioa hasteko, eta “Puta zikiƱak” liburuaz aritu zaigu. Ondoren Leire Udabe etorri da gure gela arroxera, Olatukoopeko eta Lakariko kidea. Berarekin Olatukoopen 10. urteurrenaz aritu gara, egindako ibilbideaz, ikusi eta ikasitakoaz, kontzeptu berri eta ahozkatzeko errazak ez diren guzti horiek zer esan nahi duten azalduz eta abar luze batez ere jardun dugu.

Entzun ezazue!