Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ahoztar Zelaietaren liburu aurkezpena

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 26, ezin izan dugu ohiko irratsaioa egin. Ponpax kolaboratzaileak datorren astera atzeratu digu adostua genuen zita eta Arraio irratiaren 18. urteurren ekitaldietan murgildurik, ezin izan dugu gehiago egin. Baina lasai, horregatik ez ditugu gure entzuleak edukirik gabe utzi.

Bergarako Txapa irratiak Ahoztar Zelaieta, gure kolaboratzaile izarraren azken liburuaren aurkezpena grabatu zuten eta hori eskeini dugu. Gainera, datorren maiatzaren 30ean gurekin izango da, Zarautzen, Musika plazan, arratsaldeko 19:00etan “La ertzantza que viene” liburua aurkezten. Har ezazue “apertif” gixa Bergarako gure lagunek egin duten grabaketa hau” eta datorren ostegunerarte!

Pelax eta Txopet taldeen kontzertua Hiruputzun

larunbatean, Maiatzaren 25ean, kontzertua antolatu dugu Hiruputzu Gaztetxean, gure urteurreneko ekitaldien barruan. 22:00etatik aurrera Bilboaldeko Txopet eta Donostiako Pelax taldeak edukiko ditugu. Eta gauari amaiera emateko Bad Sound Sister edukiko dugu.

TXOPET

‘Nahiz eta Jausi’ izena darama Txopet taldearen debuteko lan luzeak. Aurretik zenbait kantu zintzilikatu ditu taldeak plataforma digitaletan, eta 2023 honetan ikusi du argia lehen kantu bilduma LP formatu ederrean. Musikalki doinu poperoetatik hasi, eta post hardcore edo post punk doinuetan kokatzen da Txopet taldea, eta kantu bakoitzak badu norabide ezberdin bat. Diskoa, Eten Espazio Sonoro estudioan grabatua izan da Urtzi Iza soinu teknikariaren gidaritzapean. Andoni Barinaga-Rementeria (bateria), Iñigo Guemes Wemes (baxua) eta Jon Fernandez (gitarra eta ahotsa) dira Txopet.

PELAX

Pelax egitasmoa Unai Pelayo musikariak jarri zuen martxan 2013 urte inguruan. Denborarekin, bakarkako egitasmo zena talde bilakatu da, eta oraindik ere bakarkako emanaldiak eskaintzen dituen arren, talde izaera du egitasmoak. Musika bidean zazpi disko argitaratu ditu Pelax-ek, horitako azkena ‘Esan Gabe Doa’ izena darama eta Balio Dute zigiluaren babesean ikusi du argia. Egun, Iker Vazquez (Bateria), Iñigo Ozaeta (Baxua), Andoni Olaetxea (Gitarra) eta Unai Pelayo (Gitarra, ahotsa eta hitzak) dira Pelax.