Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Zebrabidea berezia Arraioren 18 urteak ospatzeko

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainaren 9an, Arrosa sareak ekoizten duen Zebrabidea magazinaren saioa eskeini dugu. Ekairen 4an Sara eta Ekhiñe gure gela arroxera etorri ziren eta bertatik egin genuen irratsaioa Euskal Herri osorako.

Arraio irratiari buruz aritu ginen lehen zatian, hasierako garaiak oroituz. Orokieta Herri eskolako ume eta irakasleak etorri ziren, baita Danda gazte asanbladakoak, Alproja antzerki taldekoak eta Zelai-Ondo auzo elkartekoak ere. Irratsaio osoa hemen duzue eskuragai

Entzun ezazue!

Zarauzko triatloia mintzagai gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Ekainean sartu berri gara eta ohitura dugun bezala, oraingoan herriko kirol ekitaldi ezagun honen inguruan arituko gara. Gaurkoan Jone eta Eneko izango ditugu gurean, larunbateko frogarako nola prestatu diren eta zein helburu dituzten jakingo dugu. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 20.30tatik aurrera FMko 99.3an!!