Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Luis Epelderekin xomorrei argazkiak ateratzen

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 16, Arkamurka zarauzko natur taldeko kolaborazioaren txanda izan da eta zintzo demonio etorri zaigu Luis Epelde. Bere zaletasuna argazkilaritza da eta xomorrei atertatako argazkiekin osatu du Iturrango parketxean ikusgai dagoen erakusketa. Xomorrez, argazkilaritzaz, naturaz eta abarrez aritu gara solasean.

Entzun ezazue!

Patiyoko Atzuak 2.17 sayua, Pintorerak!

Kaixo kaixo!

Hauxe izan dala tenporada honetako azken sayua gela arroxian! Baina ez azkena e, …

Gaurkuan Mari Kruz, Pilar eta Maite izan dia gurian, Pintorerak! Hiru seƱora artista, saltsera, feminista eta errespetuz baino, behingoz hiru atzo etorri dia gurera! Haien arte prozesua azaldu digute, bakoitzak bere estilotik, baina modu kolektibuan ere jarduten dute, makina bat erakusketa egin dituzte iada eta datozenak! Larunbat honetan egongo da Mari Kruz emakume sortzaileen azokan!

Horretaz aparte, Europako hauteskundeetaz ere jardun genun, sartu zaigu atetik eskuin muturra barruraino, … eta notizi txarrekin jarraituz Amazonen datu bilketaz ere mintzatu gea.

En fin, gauza geyegi re eztizuet idatziko, horretarako entzun irratsayua eta kitto. Lanetik etorri berria naiz, berua iteu ta neka neka inda nao eta!

Portzierto, denboraldiko azken irratsayua larunbat honetan egingo degu, Oriyoko Etxeluze gaztetxian, Mefesten edo Mffesten edo Mefssten, … bueno, Musika Errebolta Feministan, alegiya. Bazkalostian, sorpresatxo batzuk tarteko.

Jaiak eta EHZ hasteko desiatzen gaude gu!

1, 2, 3, TUMAMARRATXA!