Aste honetan irratsaioa osatzen dugun laurok elkartu gara irratsaioa osatzeko. Nahiz eta kontzertu gutxi eta zerbait ikusteko aukera gutxi izan, tximua kentzeko talde sorta ederra ekarri dugu.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Otsaileko lehen astia dana jakinik, santa eskeko tradizioai eskaini diogu gaurko saiua ia osorik. Hortako, Aitor Urbieta izan degu gonbidatu, eta hark kontatu ditu Zarauzko, Itziarko nahiz Aizarnazabalgo Santa eskien nondik norakuak.
Igande honetan, urtarrilak 31, 21:00etatik aurrera irratsaio bete-betea izango dugu. Alde batetik Antxeta irratiko kide den Aitziber Zapirainek zuzendu duen dokumentala izango dugu hizpide, “Arduraz komunika dezagun” . Bertan Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen da eta zuzendaria bera izango dugu gure uhinetan. Honez gain, Itaia, emakume sozialisten erakunde sortu berria ere ezagutzeko aukera izango dugu bertako kideen partetik. Kolaborazioaren atalean Aitziber Sarobe etorriko zaigu eta, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak ere ez dira faltako.
Zer gehiago nahi duzu astea ongi amaitzeko? Sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an edo arraio.eus webgunean!
Galdedebalderen 3. eta azken saio berezia bertan da!! Urtarrilari amaiera paregabea emateko gure gonbidatu berezia Olatz Salvador izango da. EZ GALDU!!!!