Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Zaldibar argitu, Samai-zuloko sorgiña eta Kataluniako hauteskundeak!

Epakaixou!

Igande honetarako ere maitasun guztiz prestatu dugu irratsaioa. Hasteko Samai-zuloko sorgiña etorriko zaigu bere hilabeteroko kolaborazioa egitera. Ondoren Zaldibar argitu plataformako kide batekin elkarrizketa izango dugu, hondamedia gertatu zenetik urtebete pasa den honetan zertan den egoera argitzeko. Hau gutxi balitz, Katalunia aldera ere begira jarriko gara, gure korrespontsalarekin bertan burutuko diren hauteskundeen inguruan hitzegiteko. Eta amaitzeko maitasun/gorrotozko efemerideak!

Zer gehiago nahi duzu? Kamixeta bat? Ba, deitu zuzenean Arraio Irratira igandean, otsailak 14, gaueko 21:00etatik aurrera eta zure izango da!!! Sintoniza gaitzazu FMko 99.3an edo arraio.eus webgunean.

Saskibaloiko neskak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan saskibaloi kontuak izango ditugu gela arroxean. Denboraldi honetan bi talde atera dituzte, bata Gipuzkoako lehendabiziko mailan eta bestea bigarrengoan. Bi taldeen artean 5 partidu jokatu ahal izan dituzte. Orain arte egindakoaz zein aurrera begira dituzten asmoez arituko gara beraiekin.

Beraz, badakizue, saskibaloi kontuez gehiago jakin nahi izan ezkero sintonizatu Arraio irratia bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera.