Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Arraun kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule maite! Gaurkoan arraun kontuak izango ditugu mintzagai gela arroxean. Traineru denboraldia hasteko denbora gutxi falta den honetan orain arte egindako lana eta udarako helburuak zeintzuk diren ezagutuko ditugu Onintza Olaizola eta Maddi Makazagaren eskutik. Beraz, badakizue, arraun denboraldiaz gehiago jakin nahi baduzue sintonizatu 21.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!

Pentsionisten ekitaldia eta Giloren kolaborazioa

Iepakoixou!

Igande honetako zati handiena gure kolaboratzailea den Iñaki Gil de San Vicenterekin  joango zaigu. Berarekin berriki gure artetik joan zaigun Jesus Santrich burkide kolonbiarra ardatz izango duen saioa egingo dugu, beti bezala, beste hainbat kontu ere aipatuz. Ondoren atzo Donostian pentsionisten mugimenduak antolaturik burutu zen manifestazioko ekitaldia entzunteko aukera izango dugu esklusiban! Eta amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak, gaurkoan ere badirelako ahaztu ezin ditugun pertsonai zein gertaera batzuk.

Hau dena, esan bezala, gaur, maiatzak 30, igandea, gaueko 21:00etatik aurrera. Non? Non izango da ba, Arraio irratian! 99.3FM eta arraio.eus atarian. Entzun ezazue!