Kaixo entzule maite! Biharko saioan gela arroxa gainezka izango dugu playerotako finalistak gerturatuko baitzaizkigu. Urrian hasi zen denboraldia larunbat honetan amaituko da eta bertan parte hartuko duten seniorren bisita izango dugu. Lehendabizi Kopa jolastuko duten taldeetako ordezkariak izango ditugu eta ondoren Ligakoak. Elkarrizketaz gain denboraldiko azken kiniela ere egingo dugu. Ez galdu biharko saioa, 21.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!
Igandean, maiatzak 8an, Kortsikari buruzko irratsaio monografiko bat egin dugu. Irulegi irratiaren sakonean atalean, Kortsikan bizi den Joritz Larrasa eta Berria egunkariko kazetaria den Oihana Teyseyrekin aztertu dute kortsikar nazio askapen mugimendua. Hain zuzen ere hilabete inguru da Yvann Colonna FLNC Korsikako Nazio Askapen Fronteko militante eta preso politikoa eraila izan zenetik eta gertakari latz honek eragin duen mobilizazioak berriz ere aktualitatearen erdigunean jarri zuen frantziar estatuaren menpe dagoen irla zoragarri hura.
Iapale!! Gaurkuan Asier Galarza “Muxi” izan deu gurian. Bertsozale elkartian izenian Madeirara egindako bidaian bertako inprobisatzailiakin izaniko esperientziyak ekarri dizkigu Arraioko uhinetara. Goxatu!!!