Gaurkoan bai, gaurkoan etorri dira etorri behar zutenak (kar, kar, kar!).
Irratsaioa hasteko liburuzainaren bi liburu gomendio jaso ditugu eta ondoren Aitziber Saroberekin eskualdean egin asmo diren proiektu eolikoak aitzakiatzat hartuz, krisi energetikoaren hainbat erpin aztertu ditugu.
Beste ostegun batez etorri gea gela arroxea kontu kontari. Gaurkuan koherentziaren kontra kontraesaneta aritu gea, izan ere, nazkatuta gaude koherentiak izatiaz! Adibidez, zuek zer nahiago dezue, erosketak toka-tekan (diru fisikuarekin) ordaindu edo diru birtualarekin (bizum, txartela, …)?
Gaurkuan Maia izan deu elkarrizketatua: MJ (musika jartzaile), bolloaktibista, itzultzailea, ekintzaile ekologista, erdi suomia eta Txara Kooperatibako sortzailea da Maia Ossa. Besteak beste, Txara Kooperatibaz galdetu diogu. Txara Arrua Behean ireki zuten kooperatiba txikia da, horretaz gain, denda ere bada eta aukera ematen die arruatarrei (horrela esaten da?) erosketak Arruan bertan egiten. Baina Txara hori baina askoz gehiago ere bada.
Bestalde, badakizue atzo duela 80 urte Janis Joplin jaio zala? Horrekin lotuta (bueno, egia esan kasualidadea izan da) Uxue Alberdiren Jenisjoplin nobelaz aritu gara sortzaileen txokoan, astruak alineatu zaizkigu (¡viva la revolución del zodiaco!).
Bukatzeko primizia bat: otsailaren hasieran 2matx irratsayuakin kolaboraziyua egingo dugu Hala Bedi Irratian!!!
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Zaragozako Disthroat taldeko kideak eduki ditugu. Beraien taldeaz eta paraleloan ditugun proiektuez mintzatu gara.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Gabonetan Arraio Irratiaren kamixetek izan zuten arrakastaren ostean, kamixeta eta poltsa gehiago egiteko erabakia hartu dugu. Kasu honetan ordea, beltz kolorekoak egingo ditugu.
Gogoratu tailak unisexak direla eta haurrentzat ere prestatzen ditugula, 3-4, 5-6, 7-8, 9-11 eta 12-14 hain zuzen ere.
Inork interesik badu, idatzi info@arraio.net helbidera eta gordeko dizugu.