Aste honetan ez dugu ZarataZarautz saiorik egingo. Bihar bertan Putzuzulon izango dugun hardcore kontzertuarekin murgilduta gabiltza eta horregatik ez gara Arraioko gela arroxean egongo. Hala ere, datorren astean pilak kargaturik itzuliko gara!!
Kategoria: Kontzertuak
Podcast: Play in new window | Download
Maiatzaren 20an Arraio Irratiak 10 urte beteko ditu, bai, 10 urte!!!!!! Eta hau dena ospatzeko ekitaldi sorta ederra antolatu dugu maiatza osorako.
Maiatxak 13, ostirala. Kontzertu akustikoa Ekiza eta Kehsala taldearen eskutik Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta 5 euro izango da sarrera.
Maiatzak 14 larunbata. Irratsaio berezia herriko gune ezberdinetatik. Goizeko 10:30etatik aurrera herriko txoko ezberdinetan egongo gara saio berezia egiten. Azken Portu, San Pelaio, Vistalegre, Santa Marina eta Zelai Ondon izango gara gure estudio ibiltariarekin.
Maiatxak 19 osteguna. Hitzaldia. Jacue Pascual soziologoa edukiko dugu “Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria” libururuaren inguruan hizketan. Hitzaldia 19:00etan izango da Putzuzulo Gaztetxean.
Maiatzak 28. EGUN HANDIYA!!!!. Larunbatean ederki ospatuko ditugu Arraioren 20 urteak. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dugu Putzuzulon, eta bertan, gure entzuleez aparte, irratian 10 urte hauetan ibili den jendea gonbidatu nahi dugu. Sarrerak, Arrano, Eguzki eta Maukan dituzue salgai.
Bazkalostean, txarangarekin kalera joango gara. Eta gauean, 22:30etan Zarauzko Blue Beans eta Skasti taldeak edukiko ditugu. Gaua amaitzeko berriz, DJ Kepoi izango dugu musika jartzen
Etxepare Rap-ek agur esan zigun aurreko ostegunean, Zarauzko Modelo aretoan. Urtebetez emanaldiak ematen jardun ostean bukatutzat jo zuen Imanol Epeldek bere saioa. 2014ko azaroaren 7an Putzuzulo Gaztetxean egin zuen emanaldi osoa grabatu genuen Arraio Irratikoek. Orain, osorik ikusgai duzue:
Jarraian, Isuo Sasiia Zarauztar bakarlariak Putzuzulo Gaztetxean eskeinitako kontzertua duzue. “Idiaren zaintzari buruzko hamar estampa” diska aurkezten ibili zen ekainean Gaztetxean, Petti bakarlariarekin batera emandako kontzertuan eta Jon Murua tronpetajolea izan zuen lagun zuzeneko honetan.
Arraio Irratiaren 9. urteurreneko beste talde baten kontzertua duzue hau, Managaitz Zarauztarrena. Ezin Izan rta Leihotikan taldeekin batera izan genituen oholtza gainean.



