Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Entzun Viva Kopi diskaren inguruan eginiko saioa

Atzoko ZarataZarautz irratsaioan, Viva Kopi disko bildumari egin genion errepasoa. Alemaniako Kopi etxe okupatuak kaleraturiko biniloa da hau. Bertan, Ruidosa Inmundicia, Signal Lost, Family man edota Auktion bezalako taldeen doinuak entzun daitezke.

Saioa beti bezela podcastean duzue, Playlista berriz HEMEN.

Short Fast and Loud fanzinearen rekopiari errepasoa

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Short, Fast and Loud fanzine Estatubatuarrak ateratako 10 hatzbeteko bati egingo diogu errepasoa.

fast

Seein Red, Coke Bus, P.L.F., Lahar edo Superbad bezlako taldeei egingo diogu pasada, beti ere Arraio Irratiko uhin libreetan gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.

80-90 hamarkadako hardcore taldeak Juanmarekin

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Juanmaren bisita edukiko dugu beste behin ere. Oraingoan, 80 eta 90eko hamarkadan Euskal Herriko Gaztetxeetatik pasatako punk eta hardcore melodikoa jorratzen zuten taldeak errepasatuko ditugu. Leatherface, Snuff, Down By Law, Green Day, Jawbreaker, Rhythm Collision, Bum, Samian, Scream… bezalako taldeen doinuez gozatzeko aukera izango duzue, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an edo internet bidez.

Danimarkako taldeei errepasoa

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko ekitaldien barruan, Ungdomshuset 69 Copenhagueko etxe okupatuaren inguruko proiekzioa izango da, asteartean, Azaroaren 15ean.

Honi jarraipena eman asmoz, Danimarkako taldeak jarriko ditugu ZarataZarautz irratsaioan, gaueko 21:30etatik aurrera. No hope for the kids, Paragraff 119. Gorilla angreb eta The Assassinators bezalako taldeak entzun ahalko dira besteak beste.

ZarataZarautz bueltan da

Juli-Juli tabernaren agurra dela medio, ez genuen ZarataZarautz irratsaiorik egin aurreko astean. Baina aste honetan gogo biziz gatoz saio berri bat egiteko intentzioarekin. Baja garrantzitsu bat edukiko dugu biharkoan ordea, Lagun Izoztuak ezingo du eta Arraioko gela arroxean izan osasun arazoak direla medio.

Hala ere, Krixpin eta B jauna egongo dira ordu eta erdiz zuen belarriak zulatzen, betiko zabor berberarekin. Ez ahaztu Arraio Irratia sintonizatzea bihar, gaueko 21:30etatik aurrera edo internet bidez entzutea.