Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Salda Badago

Entzun atzoko irratsaio berezia!!

Atzo Arraio Irratiak 8 urte bete zituen eta hau ospatzeko saio berezia egin genuen Putzuzulo Gaztetxeko lehen solairutik. 8 urte hauetan pasa diren saio batzuetako protagonistak izan genituen bertan. Hala nola, Tripontziola, Arraioenea, Oilotegitik eta Arraio Blues irratsaio zaharretako kideak eduki genituen. Tripontziolakoek huts egin ziguten 99.3ko sukarra zutelako, baina lasai, itzuliko dira…

arraiurte

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Arraio Irratiak 8 urte!!!

kartela_8_urteZarauzko Arraio Irrati libreak 8 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau zabal bat antolatu dugu:

Maiatazaren 20an asteartean, urteurreneko saio berezia egingo dugu 8 urte hauetan pasa diren saio ezberdinetako protagonistekin. Besteak beste, Trio Kalabera, Arraio Blues, Tripontziola, Oilotegitik eta Arraioeneako lagunak berriz ere gure uhin libreetan izango ditugu.

Maiatzaren 22an, Hala Bedi Irratiko lagunak izango ditugu Putzuzulon, Gasteizko irratiaren 30. urteurreneko dokumentala aurkezten.

Ostiralean, Maiatazaren 23an, Sostemible antzezlana edukiko dugu Zarauzko Gaztetxean.

Eta urtemugari bukaera eder bat emateko, sekulako festa antolatu dugu larunbatean, Maiatzaren 24ean. Goizean, Gipuzkoako bolo txapleketa egongo da poligonon, eta irratiko kideak hau girotzen ibiliko dira. Ondoren bazkaria edukiko dugu Gaztetxean (Txartelak ohiko tokietan). Bazkalostean Imanol Karballo bakarlaria edukiko dugu. Arratsaldean Putzuzuloko txarangarekin kalera irtengo gara eta eguna bikain amaitzeko, Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertu bikaina edukiko dugu gauean.

Deftones-en monografikoa Elektropeñarekin

Iepa-kaixo!!

Gaurkoan Kaiolatik irratsaioko arraiokide Elektropeña izan dugu gurekin. Halako bisita ohoragarriak izan du bere arrazoia, Deftones talde handiari zor genion gorazarrea hain zuzen.

Chino Moreno eta bere adiskideen ibilbide oparoa aztertu dugu, pieza finenak eta zenbait altxor ezkutu ezagutuaz. A ze plazerra, musika intentso, emozional eta melankoliko honekin gure barrena hunkitzea.

Gozatu, lagun!! To, abesti-zerrenda.

Eskuz Binakako Final Handiaren Kontaketa

Aupa entzule!

Gaurkoan Eskuz Binakako Final Handiaren kontaketa egin dugu Arraio Irratian zuzen-zuzenean.

Ez dizuegu aurreratu lehen aldia zelako eta ez ginelako gure satelitearen seinaleaz fio, baina primeran heldu zaigu eta kontaketa ona egin dugu. Beraz, hurrengo finaletan ere ohitura honi eutsiko diogu eta aurreratuko dizkizuegu gure asmoak.

Ondo izan, pilotazaleok!!