Category: Itsaso Debekatuak


Kaixo lagunak,

Asko sentitzen dugun arren gaur ez dugu saiorik egingo. Arrazoi ezberdinengatik gaurko saoia prestatzerik ez dugu izan eta honenbestez ez dugu saiorik egingo.

Hurrengo astean egingo dugu entzuleok merezi duzuen bezalako saio bat, bikaina alegia. Bitartean ondo izan eta gozatu Salda badago-ren estreinaldiaz.

Kaixo entzule maiteak,

Asko sentitzen dugun arren gaurkoan ezingo dugu prestatuta genuen saioa zuei eskeini. Txikiren inguruko monografikoa prestatu genuen gaurkorako bere senideei eginiko elkarrizketa batean.

Soinu kalitatea kaxkarra denez gaurko saioa bertan behera utziko dugu. Hau hobetzeko asmoz Arraio Irratiko soinu teknikariarekin lanean gabiltza. Gaurko amaituko ez ditugunez lan hauek datorren astelehenean eskainiko dizuegu elkarrizketa hau.

Biziki sentitzen dugu gaur kale egitea baina iruditzen zaigu elkarrizketa honek ongi entzutea merezi duela, barkatu eragozpenak eta ez ahaztu urriaren 15ean etorriko garela, ondo izan.

Kaixo lagunok,
aurreko astean agindu bezala gaurkoan Txikiren inguruko monografikoa prestatu dugu. Bere familiakoekin jardun gara berriketan sukalde giroan, elkarrizketa interesgarri eta mamitsu bat osatuz.

Gogoratu nahi dizuegu gaurko saoia grabaturik dagoela eta ezin izango dela zuzenean parte hartu. Hala ere zuen aportazioak ongi etorriak izango dira Arraio Irratiaren facebookean.

Besterik gabe goza dezazuela gaurko saioaz, benetan interesgarria izango baita, 20:00tatik aurrera FMko 99.3an edo arraio.net-en

Ongi izan

Kaixo lagunok,

Atzo eman genion hasiera denboraldi berriari eta ia bi orduko saioa atera zitzaigun uda honek utzi duena errepasatuz. Emisorearekin arazo batzuk izan genituenez FMtik ez zen saio guztia entzun. Galdu zenituzten zatiak entzuteko moduan zaudete orain eta atzo entzun ezin izan bazenute orain duzue aukera, gozatu irratsaioaz eta barkatu eragozpenak.

Bihar itzuliko da Itsaso Debekatuak irratsaioa Arraio irratiko uhinetara.
Uda honetan gertatu diren hainbat konturen inguruan arituko gara eta iazko hainbat atal ere mantenduko ditugu.
Biharkoan gurean Herrirako kideak, Ainhoa Baglietto abokatua eta Jabi Uribetxerria, Josu Uribetxeberriaren anaia, izango ditugu besteak beste.
Beraz badakizue, astelehenarekin batera, arratsaldeko 20.00tatik aurrera, berriro ere zuekin izango gara FMko 99.3an.

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]