Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ithaka Ukatuz

Borroka ezberdinak ezagutzeko bidaia

Askapenak brigada internazionalistak antolatzen ditu zenbait herrialdetako borroken berri bertatik bertara izateko, esperientzia horiek ekartzeko eta Euskal Herriko askapen borroka zabaltzeko. Gaurkoan guzti honen inguruan jardungo gara Hodei Iruretagoiena eta Iraitz Gesalagarekin, edo Zirri eta I jauna bezala ezagunagoak Arraioko uhinetan.

Munduko beste txokoak ezagutzeko aukera desberdin eta interesgarri honen inguruko solasaldiaz gozatzeko 21:00etatik aurrera Fmko 99.3an izango gaituzue!

Begirada ezberdin bat Asiatik

Aspaldian bisitatu ez dugun Asiara itzuliko gara gaurkoan Itsaso Garinen eskutik. Herrialde ezberdinak ezagutzeaz gain, bertako ahotsa eta begirada gerturatuko dizkigu, etxean bezala edo hobeto sentitu den txokoen inguruko bizipenak gurekin elkarbanatuko dituelarik.

Uhinen bidez bere goxotasunaz eta irribarreaz gozatzeko aukera ez galdu 21:00etatik aurrera Fmko 99.3an!

Gurpildun Mirakulua jarraituz II

Azken irratsaioa motza bezain zirraragarria suertatu zitzaigun, eta esperientzia onak errepikatzea gomendagarria denez, gaurkoan berriz ere Aitzol Intxausti “Rambo” izango da gurean. Marokotik irten eta Mauritaniako mugan geratu ginen, nola jarraituko ote du abenturak?

Beste behin ere Fmko 99.3an edo arraio.eus-en egongo gara 21:00etan puntu-puntuan!Elkartu gurekin uhinen bidez, ez zarete damutuko!

Gurpildun Mirakulua jarraituz

San Blas eguna dugun honetan bedeinkapen gutxi izango dira gela arroxean, baina irratsaio zinez interesgarri bat dugu aurretik. Horretarako Aitzol Intxausti “Rambo” gerturatuko zaigu gurera, duela bi urte bere lagun “Beltzuria”rekin egindako bidaia itzela gurekin elkarbanatzeko asmotan.

Afrikako kulturan murgildu eta bertan bikote honek izandako bitxikeriak ezagutzeko aukera ez ezazu galdu! Fmko 99.3an izango gaituzue zuen zain 21:00etatik aurrera!