Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Jardun koordinadora eta martxoaren 8ko herriko ekitaldiak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 8, irratsaioaren lehen zatian Jardun koordinadorako Julen etorri da gure gela arroxera. Berarekin antolakundearen inguruan aritu gara solasean, zer den Jardun, nola antolatzen diren, zein den euren herri langilearen alternatiba…

Ondoren, gaur herrian izan diren bi ekitadi emititu ditugu esklusiban. Alde batetik Urola-Kostako Itaiak buruturiko elkarretaratzearen ondoren izanikoa eta bestetik Zarauzko Mugimendu Feministak antolaturiko manifaren ostekoa.

Entzun ezazue!

NATOren aurkako manifa erreferendumaren 40. urtemugan

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 1ean, NATOri buruzko saioa egin dugu. Hasteko, datorren martxoaren 14ean Iruñean izango den manifestazioa abiapuntutzat hartuz, Donostiako Askapenako kidearekin aritu gara NATOri buruz hitzegiten. Ondoren, duela 3 urte Iñaki Gil de San Vicenterekin gai berdinari buruz izan genuen solasaldia berremititu dugu.

Entzun ezazue!

Hitanozko bertso-saioa

Iepakaixou ia denoi!

Gaur ere eduki esklusibo bat eskeini dugu gure uhin askeetan. Pasa den igandean zarauzko Zirika euskara elkarteak antolatuta bertso-saio berezi bat izan zen, hitanoz. Bertan Andoni Egaña, Ainhoa Agirreazaldegi, Aner Peritz eta Mantxi izan ziren Julen Zulaikaren gaiei erantzuten. Gure grabagailua ere bertan izan zen eta zuentzako osorik eskeini dugu bertso-saioa.

Entzun ezazue!

Beatriz Egizabalekin umoreari buruz solasean

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 15, Beatriz Egizabal izan dugu gure uhin askeetan. Datorren otsailaren 27an “Gregoria” bakarrizketa antolatu dugu gure 20. urteurrenaren barruan eta aitzakia ederra iruditu zaigu berarekin solasalditxo bat izateko. Bere ibilbideaz, feminismoaz, umoreaz eta abarrez aritu gara. 

Entzun ezazue!

Iñaki Gil de San Vicenterekin Irani buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 8, aspaldiko partez Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa izan dugu. Irandik itzuli berri da eta han bertan ikusi eta bizitakoa kontatu digu. Herrialderen inguruan zabaldu diren gezur mediatikoak desmontatu ditugu eta eraso inperialisten jo-puntuan zer dagoen aztertu dugu. Nola ez, Venezuelaz ere aritu gara eta baita beste hainbat konturi buruz ere.

Entzun ezazue!