Zirika Euskara Taldeak antolatuta, “Zapalduon pedagogia” hitzaldia eduki dugu aste honetan Etxezabalan, Ane Ablanedo Larrionen eskutik. Hitzaldira joan ezin izan zuenarentzat, entzungai duzue Arraio Irratiaren eskutik.
Askatzera Lotuak 1975-2025 hitzaldia eskeini zuen atzo Floren Aoiz, Iratzar Fundazioko kideak Zarauzko Arrano tabernan. Arraio Irratia bertan izan zen eta hitzaldia osorik entzungai duzue.
MEFSST jaialdian izan zen “Sortuz grabitatearen aurka” solasaldia entzungai duzue. Miren Narbaiza, Intza Arakistain, Andrea Plaza eta Eneritz Furyak musikariekin, sortze prozesuaren inguruan jardun ziren.
Astearte honetan, maiatzak 25, gure 15. urteurren ekitaldien barruan hitzaldi bat antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean: “Internazionalistak garelako lehen urratsa Euskal Herria” izenburupean, Askapenako kideak etorriko dira gurera. Ekainaren 11, 12 eta 13an Hernanin antolatu dituzten jardunaldi internazionalistak aurkeztuko dituzte, bertan izango den egitarau, parte hartzaile, jorratuko diren gaiak eta abar.
Gogoratu, astearte honetan, maiatzak 25, arratsaldeko 18:00etan Putzuzulo Gaztetxean!