Press "Enter" to skip to content

Egilea: zaratazarautz

Astearte berri honetan zaratazarautz irratisaioan Iñor ez! talde zarauztar zaratatsua izango dugu gonbidatu. Atera berri duten beraien maketataz hitzegingo dugu, hortaz eta beste hainbat gauzataz, asike, ez ahaztu asteartea 22tatik aurrera!!

Eta.... zaratazarautzek beste kontzertu bat iragartzen du Osteguna hamaikarako. Bi talde izango ditugu zuzenean putzuzulon:

Atraku - eibarretik punka egiñez
Zuschanden - alemierdatik hc/punk/crust bortitza egiñez

ez galtzekua alegiya... hau dana 23tako bukatuta egon behar du, beatzik aldera hasiko da.
azaldu!

Irailaren 16an Zaratazarautzek ez du irratsaiorik egingo zeren Putzuzulo gaztetxian kontzertu zaratatsu bat dago. Ohikoa den bezela horrelako kasuetan, grabazio bat jarriko dugu, beti bezela 21tatik – 23ra. Biyar bi talde izango ditugo gaztetxian 21tatik aurrera:

Another Year (HC Old School melodikoa suediatik) eta  The Gundown (PunkRock melodikoa Tarragonatik)

Taldeen informazio gehio:
Another year
http://www.myspace.com/thegundown
The Gundown

GAIA

Irailaren 11an Asier Eletxe DJak egin behar zuen saio berezia bertan behera gelditu zen. Barkatu eragozpenak.

GAIA

Irailaren 11ean saio berezia izango dugu arraio irratian. Asier Leatxe arrasatearra izango dugu gabeko  21:30 tatik aurrera. Mundu osotikan DJ ibili den Asier bihar arraio irratiko estudioetan edukiko dugu munduko musika ezberdinak jartzen. Musikaz aparte literatura ikutu batekin ere etorriko da.

Gogoratu 21:30tatik aurrera saio berezia zarauzko irrati librean!! informazio gehio:


klikatu hemen


klikatu hemen

Denboraldiko azken eztula

Denboraldiko azken eztulak izango ditugu gaur 21tatik aurrera. Ahuntzaren gaberdiko eztulak oporrak hartzen ditu….. baino lasai!! Indarberrituta ta mila kontuekin etorriko gara berriro ere, ez zarete gure ahots zikinetaz libratuko!!!!  Agur esateko saio berezia izango dugu gaur… galdu egingo duzu?

21tatik aurrera arraio irratian AHUNTZAREN GABERDIKO EZTULA

AHUNTZAREN GABERDIKO EZTULA

Jose Ignacio Lopez Virgil-ek idatzitako LAS MIL Y UNA HISTORIAS DE RADIO VENCEREMOS izango dugu hizpide igande honetan ahuntzaren gaberdiko eztulan. Liburuaz hitzegiteko Malintxe laguna izango dugu arraio irratiaren estudioan. Hortaz aparte sorpresa batzuk ere izango dira gustora agur esateko asteari. Badakizu!!! igandea 21tatik aurrera zita bat duzu arraio irratian!