Jose Ignacio Lopez Virgil-ek idatzitako LAS MIL Y UNA HISTORIAS DE RADIO VENCEREMOS izango dugu hizpide igande honetan ahuntzaren gaberdiko eztulan. Liburuaz hitzegiteko Malintxe laguna izango dugu arraio irratiaren estudioan. Hortaz aparte sorpresa batzuk ere izango dira gustora agur esateko asteari. Badakizu!!! igandea 21tatik aurrera zita bat duzu arraio irratian!
Egilea: zaratazarautz
Astearte berri honetan zaratazarautz irratisaioan Iñor ez! talde zarauztar zaratatsua izango dugu gonbidatu. Atera berri duten beraien maketataz hitzegingo dugu, hortaz eta beste hainbat gauzataz, asike, ez ahaztu asteartea 22tatik aurrera!!
Eta.... zaratazarautzek beste kontzertu bat iragartzen du Osteguna hamaikarako. Bi talde izango ditugu zuzenean putzuzulon:
Atraku - eibarretik punka egiñez
Zuschanden - alemierdatik hc/punk/crust bortitza egiñez
ez galtzekua alegiya... hau dana 23tako bukatuta egon behar du, beatzik aldera hasiko da.
azaldu!
Shikari et Anestesia ren monografikoak alde batera utziko ditugu astearte honetan. Eta hau zeba? ba…. oso erraza, Mallorkatik bixita euki deulako eta Niako (ultimo preso) ta Fede (disease) etorriko dira beraien ‘abenturiyak’ kontatzea. Bihar parre egin nahi badezu sintonizatu 99.3-a, Arraio irratia. 22tatik aspertu arte Zaratazarautz, zure tarte zaratatsua.
Lehengo astean brasilen egon ginen eta aste honetan berriz Japon aldera egingo dugu salto, bertako taldeen zarataz gozatzeko aukera ezin hobea daukazue. Japcore-az aparte klasiko batzuk eta gure ahots zikinak…..
Saio berria hasten da astelehen honetan, 21tan hain zuzen ere. Elkarrizketak izango ditu hizpide eta hasiera emateko Saharautz-eko kide bat izango dute arraion zuzen-zuzenean. Ongi etorri eta animo!!!
Bes te astearte bat belarriak astintzeko gogoarekin…. Hontan, brasil aldera bidaiatuko dugu eta bertako talde batzuk dastatzeko aukera edukiko dugu. Klasiko mordo bat, asteari errepasoa eta fuck txaranga berriro bueltatuko da. Ezin duzue galdu, ahaztu gabe, astartero 22 tatik aurrera.