Press "Enter" to skip to content

Egilea: zaratazarautz

Astearte berri honetan zaratazarautz irratisaioan Iñor ez! talde zarauztar zaratatsua izango dugu gonbidatu. Atera berri duten beraien maketataz hitzegingo dugu, hortaz eta beste hainbat gauzataz, asike, ez ahaztu asteartea 22tatik aurrera!!

Eta.... zaratazarautzek beste kontzertu bat iragartzen du Osteguna hamaikarako. Bi talde izango ditugu zuzenean putzuzulon:

Atraku - eibarretik punka egiñez
Zuschanden - alemierdatik hc/punk/crust bortitza egiñez

ez galtzekua alegiya... hau dana 23tako bukatuta egon behar du, beatzik aldera hasiko da.
azaldu!

Putzuzuloko 16 urtetako kontzertu gogoangarriak ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxearen 16. urteurrena aitzaki hartuta, bertan ikusi ditugun talde ezberdinak errepasatu ditugu.

Digital StillCamera

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Motorastolako kidea ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Motorastolako kidea den Astola handia eduki dugu gurean, berriki atera behar duten Working Class Metal LP berri aurkezten.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ordu eta erdiko zarata dosiarekin

Aste honetan ere ZarataZarautz irratsaio berri bat izan dugu. Berlingo, Kopi okupa gogora ekarri nahi izan dugu kantu batekin. In My Hearth Empire zigiluko talde batzuk ere entzun ahal izan dira eta baita nobedade batzuk ere.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

“12 pulgadas de UK SUBS” liburuaz Pepinorekin ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Pepino jauna etorri zaigu berak kaleratu duen “12 pulgadas de UK SUBS” liburuaz hizketan. Noski, UK SUBS talde mitikoaren abesti batzuk ere entzun ditugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.