Press "Enter" to skip to content

Egilea: zaratazarautz

Astearte berri honetan zaratazarautz irratisaioan Iñor ez! talde zarauztar zaratatsua izango dugu gonbidatu. Atera berri duten beraien maketataz hitzegingo dugu, hortaz eta beste hainbat gauzataz, asike, ez ahaztu asteartea 22tatik aurrera!!

Eta.... zaratazarautzek beste kontzertu bat iragartzen du Osteguna hamaikarako. Bi talde izango ditugu zuzenean putzuzulon:

Atraku - eibarretik punka egiñez
Zuschanden - alemierdatik hc/punk/crust bortitza egiñez

ez galtzekua alegiya... hau dana 23tako bukatuta egon behar du, beatzik aldera hasiko da.
azaldu!

B jaunak huts egin digu irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz saioa apur bat aldrebesa izan dugu. B Jaunaren bajaz gain, argindarrarekin eta ordenagailuekin arazoak ian ditugu. Horregatik, ordubeteko saioa soilik egin dugu.

Lehenik Shirani omenaldi txiki bat egin diogu. Hainbat taldetan jardundago gitarjolea, gaixotasun baten ondorioz joan zaigu. Bestetik, B.A.P.! taldeko Txanpi baterijole originalari ere kasu egin diogu, larunbatean omenaldi txiki bat egin zioten eta.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.