Press "Enter" to skip to content

Egilea: Mikel Rotaetxe

Irlandako folk onenaz ospatuko dugu St. Patrick eguna Highway 9n!

Ostegun arratsalde honetako zortzietan festa giroa izango dugu Arraio Irratian. Kolore berdeko arropa, zerbeza beltz freskoa, iratxoak dantzan eta musika iraldar onena! Aitzaki ezin hobia dakazue 99.3a sintonizatu eta Saint Patrick eguna ospatzeko gurekin batera! Arratsaldia poztutzeko aukera aparta dakazue, ez galdu! Gaur, hilak 17, 20:00-etan, Highway 9!

Atzoko eta gaurko rock musika Highway 9n

Iritsi da osteguna eta berarekin batera, denboraldiko bigarren Highway 9. Aurreko astean musika zelta izan bazen protagonista, gaurkoan kitarrak entxufatu eta atzoko eta gaurko rock musika onena entzuteari ekingo diogu! Gonbidatuak? Besteak beste, The Clash, Radiohead, AC/DC, Muse edota Bruce Springsteen. Gaur, osteguna, 20:00tan punttu-punttuan! Ez galdu!