Gaurkoan saskibaloiko mutilei egindako elkarrizketa entzuteko aukera izango duzue. Arrazoi ezberdinak tarteko grabaturiko saioa izan da honakoa. Hemendik 2 astera zuzenean egingo dugulakoan gaude!
Gaurkoan ez dugu gonbidaturik izango gela arroxean. Horren ordez, herriko taldeen errepasoa egingo dugu, baiana lasai, pixkanaka gure mikrotatik pasako dira den denak.
Honetaz gain, playerotako kiniela ere egingo dugu 4.jardualdia izango baita igande honetan.
Hau guztia, gaur, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!
Kaixo entzule! Hemen gara berriz ere saio bikain batekin. Gaurkoan playeroek hartuko dute saioaren zatirik handiena, jada 2 jardunaldi jokatu dira eta 3.go baten atarian gaude. Hondartzako futbolaz ez ezik, honen inguruko berrikuntzez ere ariko gara, talde berriak sortu direlako eta kromoak aterako dituztelako.
Honetaz gain, gure Ane Muruamendiarazen kolaborazioa izango dugu. Denboraldi honetako nobedade bezala, jakin, hilean behin Arnas(t)estua sekzioa entzuteko aukera izango dugula, kirola ez delako jarduera fisikoa soilik honen baitan badagoelako zer hasunartua. Zer, nola, nork, zergatik, zenbatetan, zein hizkuntzatan… egiten denak eragina baitu. Sarri esaten da kirola ez dela beste elementuekin nahastu behar, kontuan hartu gabe bere sorreratik, jada, baldintzatua dagoen arren.
Hau guztia, gaur, asteazkena 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!
Kaixo entzule maite! Zer moduz joan da udara? Gurea primerakoa izan den arren denboraldi honetan Asier Aranguren entzuterik izango ez duzuela jakinarazi behar dizuegu. Dena den, Igitaiko Jon Ander eta Juanan arituko gara saioro era hilean behineko kolaborazio bat ere izango dugu kirolaren inguruan hausnartzeko.
Hau dena esan ostean, biharko saioan ZAEko arraunlariak izango ditugu. Emakunezkoek denboraldi aparta burutu dute ETE ligan hamaika bandera lortuz. Gizonezkoek ere denboraldi txukuna burutu dute aurten ere. Honetaz guztiaz eta playerotako lehen jardunaldiaz arituko gara bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!