Podcast: Play in new window | Download
Bizitza sekuentziaz osatutako pelikula bat da, bizitza ipuin bat da hasiera, korapiloa eta amaiera duena, bizitza semaforo bat da gorrian-berdean-naranjan, bizitza aterki multikolorea da, bizitza bidaia bat da, baina, ba al dakizue zer gertatzen den bidaia bera bihurtzen denean bizitza?

Ikasturte honetako azken irratsaioa egiteko Aitor Azpiroz, Axpi edo Ehilur ekarri genuen Arraioeneara eta indiferentzia oro hausteko bidaiaz dekoratu genuen irratsaioa.
Eta bide batez, uda pasa artean agur esan genien Arraiozale guztiei, Euskal Jaiak pasatakoan itzuliko gara berriz Lizarriturri DJ Doktorea eta 27zapata. Ongi izan bitartean!
Irratsaioa entzuteko:

Aste honetan Arraioeneako ziega ilun, likits eta hitsa ireki genuen, Ho Chi Minen poesia lagun. Eta bertan itxi ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata. Entretenigarri, Lizarriturrik jarritako basearekin 27zapata rap saio bat egiten saiatu zen bukaera aldera. Zer moduzkoa atera zen zuek esango diguzue. Guk hain ondo pasa genuen, hurrengo astera arte ziegan bertan geratzea erabaki genuela. Bisitak ongi etorriak izango dira. Baina kontuz! Zu ere bertan preso gera zintezke…