Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

LAKTANTZI TALDEAZ ATALKAN

Kaxo arraiokideok!!!

 

Gaurkoan atalka saioan zarauzko laktantzi taldeko Marga San Jose izan dugu gure artean.

Amatasuna, afektua, konfidantza, goxotasuna, patxara eta beste hainbat sentsazioz hitzegiteko aukera izan dugu laktantzia gai hartuta.

Margak urte mordoxka daramatza ildo honetan lanean eta bizi duen bezela azaldu digu guri bihotz barrutik irtetzen baizaizkio hitzak,

 

Gurekin jai Atalkan

Halaxe da arraiozale, ostegun honetan 22’00etatik 23’00tara, Gurekin Jai festa batzordeko kideak izango ditugu gonbidatu Atalkan.

San Pelayoak hortxe ditugu eta zer aproposago festa hauek naiz beste antolatzen aritzen diren lagunak irratira ekartzea baino. Bertan kontatuko dizkigute batzordearen nondik norakoak eta aurtengo PelayoSanetan izango dugun eskaintza mundiala aurkeztu ere.

Badakizu, ostegun honetan, jai giroa eta umorea arraio irratian. Ez galdu!

ATALKArien birpasa

Kaixo arraiozale!

Aste honetan, aspaaaaaaldiko partez, hiru atalkariok bakarrik arituko gara gonbidaturik gabe. Eta saioaren bigarren denboraldi honetan gurekin izan ditugun gonbidatu eta saioen birpasa egingo dugu gure gustuko kantuak jartzearekin batera.

Eta bidez batez, eta batez ere, zuon “feed back”-a jasotzen saiatuko gara…. Nor gustatuko litzaizueke ekartzea gonbidatu gisan? Nor elkarrizketatuko zenuke gustora?.

Gaur bertan, Atalkan, gurekin harremanetan jarri eta zuzenean erantzuteko aukera izango duzu arraio entzule. Hasi pentsatzen beraz… Hurrengo denboraldirako zure gustuko gonbidatua aukeratu dezakezu…

Ostegunero, 22’00-23’00tara ATALKA!

Irkus Fernandez Atalkan

Kaixo arraiozale!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aste honetako saioan Irkus Fernandez (Oreka terapiak) izango dugu gonbidatu. Irkus naturopata da eta horretan lan egiten dihardu egun. Zerbitzu-terapia mota ezberdin ugari ezagutzen eta praktikatzen ditu eta pertsonen ondoez naiz gaixotasunak tratatzen ditu hauen bidez.

Ostegun honetan beraz, terapia “alternatibo” ezberdinak ezagutu eta naturopatianmurgiltzeko aukera Atalkan.

Ostegunarteeee!

TERAPIA ALTERNATIBOAK ATALKAN

Ostegun hontan Atalkan, beste elkarrizketa interesgarri bat izango deu. Ziur zuetako bat baina gehio gure gonbidatuaren kontsultan izan  zeatela,  Atalkakide bat behintzat izan da ta… ea ze kontatzen digun.

Gure gonbidatua Irkus Fernandez izango da eta berak ezagutu eta erabiltzen ditun terapia ezberdinei buruz arituko gea.