Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Gonazpietan Lardaxkan

Iepele eder hoyek!

Gaurko egualdi txarrai aurre iteko, sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrera!!!
Gonazpietan Lardaxkanen 3. saio hontan, Martxoak 8aren kronika eta azkenaldian pasatako eraso sexisten inguruan arituko gara; beti bezela, abisteak, agenda feminista eta musika ederraz lagunduta!

Zuen belarriak kitzikatzeko irrikaz gaude… beraz ez galdu saioa!!!

3. saioa

Gaur ez düzie Salda Badago saiorik ükanen.

Malerüski gaur, apirilak 1, ez düzie Salda Badagorik ükanen zuen belarrien kilikatzeko. Gure esatari Isuo Sasiiak, Maskaadaz profitatzen ai zelaik azident ttipi bat ükan baitü. Ikuskizünak iraun dukan hhhhiru orenetan iguzkitan xigortü eta idortü zarauku ta desidratazione hhhaundi sofritüz, kasik patatüsa!

Bena lasai, gaur goizian argia hastian Xiberuko Botzak erran daukü heldu den astian gurekila izanen dela.
Bizkitartian izan gaxtok!!

Atalkako Intxaur Saltsan, Morauen proiektu berriaz

Ostegunero bezala, Atalkako atal berri bat izango dugu gaurkoan. Intxaur Saltsa saioan, Morau kantautore hernaniarrak abiatu berri duen Arrainentzako himnoak proiektuaz arituko gara.

Gogoratu, bestalde, Korrika gaur abiatuko dela Andoaindik eta asteburuan izango dela beste mila aukera ez aspertzeko.

Atalkako Intxaur Saltsa, hileko bigarren ostegunetan, 22.00etatik 23.00etara.