Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Emarock egunaz Gorkeyan!

Lehendik ere izan dugu mintzagai Atalkan Emarock proiektua. Emakume musikariak bistaratzea du helburu elkarte honek eta datorren apirilaren 25erako egun beteko jaia antolatu dute Aretxabaletan. Tailerrak, bazkaria, kontzertuak…

Horren berri emateko, Saioa Gauilunak argazkilari eta proiektuaren bultzatzailea izango dugu gaur gela arroxean. 21etatik 22etara izango da, FMko 99,3an!!!!

image

Erotismoak piztuko zaitu Zinema Itsuan

Norberak daki zer ezkutatzen duen maindireen azpian; zergatik isiltzen dituen amets lizunak. Desioa, sexua, plazera eta erotismoa estu lotuta daude, baina zinean, hori guztia ikuspegi jakin bat eskaini ohi zaigu.
Bihar, Aitziber Estonba sexologoaren laguntzaz, erotismoaz eta pelikula erotikoez jardungo dugu Zinema Itsua-n. Ez galdu 21:00etatik aurrera entzungai izango duzuen irratsaio tentagarria.

shame