Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

Patiyoko Atzuak 3.10 – Markel Velez Moreno, DARRK

Kaixo entzule maiteok,

Atzo 30 urte bete zitun atzotako batek asike ya bi atzuak treintañerak gea. Besteik gabe, earra resakakin esnau gea gaur, atzoko parranda ta geo ez genun gutxio espero.

Bueno, gaurkuan gurekin izan deu Markel Velez Moreno zauztarra, diseinatzailia, modako ikonua, mamarratxua eta DARRK markaren sortzailia! Plazerra izan da zurekin modaz, zure proiektuaz, Zarauzko moderneuaz eta askotariko gaiez hitzeitia.

Horretaz aparte, Libek sortzaileen txokuan poema ear bat sortu digu, entzun ezazue programa poemaz goxatzeko.

Animo igande resakosua dezuen guztioi! 1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.9- Ibis Ugarte: arrazismoaz eta feminismo dekolonialaz.

Kaixo, entzule maiteok:

Zemouz zabiltzate? Gu ya suziriak bezela lurretik zerura bidian jajaj Enterau etzeatenontzat TELEBISTAN ateako gea. A ze lotsa!

Gure azkeneko saio honetan, atzotako batek errezitaldia intzun bere bizipenen ingurukoa eta, bueno, Atso askok eta jendarte hontako pertsona askok bezela: ez dakau ondo lo itearen pribilegioa jajja

Gure azkeneko elkarrizketatua, aldiz, Ibis Ines Ugarte oñatiarra izan zan. Hizpide izan genun gaia arrazismoa izantzan eta Ibisek ezin hobeki azaldu zigun berak pertsona arrazializatu den neurrian jasotzen dun zapalkuntza. Hitzik gabe utzi gintun elkarrizketako zati askotan, izane, gu atsuok emakume zuri pribilegiatuak gera eta, beraz, badegu zer pentsatu horren inguruan. Zer esanik ez, zuri izateak jendarte arrazista honetan ematen digun kokapen pribilegiatuataz. Arrazismoa egiturazko zapalkuntza da eta hori aldatzeko hitzetik ekintzeta pasatzeko garrantzia azpimarratu zun gure gonbidatuak. Eskerrik asko benetan Ibis guregana etortzeagatik, super aberasgarria izantzan zu entzutia.

Besteik ez entzule maiteok, gogoratu gure hurrengo saiuan atzotako batek 30 urte beteko ditula.

Besarkada bana danoi! 1,2,3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.8 – Libe Osa, fantasiaz eta erotismoaz

Kaixo kaixo,

gaurkuan gurekin izan deu Libe Osa, Zumaiatik etorria (hau bai dala Urola Kosta, definitibamente), erizaina, sexologa, dantzari aparta eta hippi-kañera bat (zentzu onian). Plazerra izan da gurian izatia, eskerrik asko! Sexualitatiaz, erotismuaz eta fantasiaz hitzeitzein deu, besteak beste. Ta uain, zuri esker, zertxobait gehiago ikasi deu, eskerrik asko.

Libe Osan jardunaz hitzein deu, orokorrian, baina baita beste hainbat kontutxon inguruan ere: gure aurtengo bucket listaz (beteko ez deuna, portzierto), inuxentadaz, sexuaz, fantasiaz, erotismuaz, musikaz, …

Gehiegi enaiz luzatuko, resakakin nao ta inspirazioik gabe. Entzun sayua keridas, hurrengora arte!

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.7.- Beatriz Egizabal faxismoaz eta umoreaz

Kaixo, entzule maiteok:

Zer moduz zabiltzate?

Aldaketa klimatikoarekin harira, agian, esan ezin dugun arren, larunbatekoa gure neguko lehen programa eta 2024ko azkena izan zen. Saio benetan luzea egin genuen urtea ondo amaitzeko. Jorratutako gaien artean, atzuok nerabeen artean ematen ari den ideia faxisten normalizazioa izan genuen hizpide.

Gure sorpresarako gonbidatuak boligrafoa hartu eta gaiaren inguruan berriketan jarraitu zuen elkarrizketa hasi orduko, umoreak berezko duen seriotasunarekin. Izan ere, gure gonbidatua Bea Egizabal izan zen Euskal Herriko pertsona askori barre mordoa eginarazi digun pailazo, aktore eta kimikaria! Aupa Beatriz! Plazerra izan zen zu gehixeago ezagutzeko aukera izan eta zurekin beste behin ere barre egitea. Bihotzez eskertzen dizugu.

Besterik ez entzule maiteok, soilik gogoratu nahi dizuegu gure urteko azkenengo saioa abenduaren 28an izan zela 😉 jajaj

Besarkada bana bidaltzen dizuegu!

Patiyoko Atzuak 3.6. – Nerea Hernandez, Salsa Batxata Kuir

Kaixo entzule maiteok!

Zer moduz doa asteburua? Ikusi zenuten Gipuzkoako Bertso Finala? Zorionak Alaia, bertso saio izugarria, azkenian! Ta zorionak zuri ere Aner!

Aste hontan Nerea Hernandez izan da gurian, donostiarra, salsera eta batxatera da, besteak beste. Salsa Batxata Kuir egitasmoko sortzaileetako bat eta irakaslea ere bada. Hortaz, hori izan zen elkarrizketako hizketagaia. Salsaz, batxataz, followerrez, leaderrez, hostoez, haizeaz eta dantzatzeko espazio seguruez hitz egin genuen.

Gainontzekoan, ba Euskal Herri osuakin sartu ginan, pastilla urdina zein gorria hartu duenataz, alegia. Beraz, gehiegi ez gea luzatuko hemen lerro hauetan, nahikua hitzein genun eta. Entzun irratsayua eta saiatu ez ofenditzen, mesedez.

Besterik gabe, hurrengora arte.

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!