Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Ander Iruretagoiena: “Egiazko istorio batean oinarritu gara, eta gogoetarako obra da”

Lorenzok hamabost urte ditu, eta umezurztegia utzi eta abegi-familia batekin bizitzera joan da, Italiako hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Antoniok sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu, eta ez daki nola erantzun Lorenzok erakutsitako afektuari. Elena, berari falta zaion adorea ikasleei emateko gogotsu dagoen irakaslea, horren lekuko izango da.

Hiru pertsonaia horiek dira “maitasun, gorroto eta indarkeriari buruzko” Muxua obraren protagonistak. Horietako baten paperean ariko da Ander Iruretagoiena aktore zarauztarra eta Arraio irrati libreko lagunek egin dioten elkarrizketa ekarri dugu gurera.

Hirukotea egon gara ZarataZarautz saioan

Aste honetako saioan Txafek itzuli behar zuen baina azken unean huts egin digu. Horregatik, ohiko hirukotea egon gara musika apur bat jartzen eta asteko agendari errepasoa egiten. Ura, Motorhead, Orreaga 778, Hellshock eta beste hainbat talderen abestiekin ibili gara oraingoan.

azaroak_17_hiruuu

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Txaf izan dugu ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz saioan, bingoan jolasten pasa dugu gure lagun Txafekin. ordu eta erdi luzez eta bingoko bolatxoen laguntzaz, hainbat talderen abestiak entzun ahal izan ditugu. Inork bingo egitea lortu ez zuenez, beste saio batean jarraituko dugu jolasean.

azaroak_3_bingo_txaf

Bitartean, saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.