Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Ekiza eta Keshala Putzuzulon

Arraio Irratiaren 10. urteurreneko ekitaldien baitan, kontzertu akustikoa edukiko dugu ostiralean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.Bertan, Ekiza eta Keshala taldearen emanaldia izango da.

ekizakhesala

Iurgi Ekiza, Willis Drummond taldeko abeslaria dugu. 2016an, bakarkako ibilbideari ekin eta diska kaleratu zuen Bidehuts Etxehuts zigiluarekin. Keshala berriz, Larrabetzutik datorren laukote akustikoa da, lehen aldiz izango dira Zarautzen. Kontzertua 22:30etan izango da, 5 euroren truke.

Arraio Irratiak 10 urte!!!!

Maiatzaren 20an Arraio Irratiak 10 urte beteko ditu, bai, 10 urte!!!!!! Eta hau dena ospatzeko ekitaldi sorta ederra antolatu dugu maiatza osorako.

urteurrena 2016

Maiatxak 13, ostirala. Kontzertu akustikoa Ekiza eta Kehsala taldearen eskutik Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta 5 euro izango da sarrera.

ekizakhesala


Maiatzak 14 larunbata. Irratsaio berezia herriko gune ezberdinetatik.
Goizeko 10:30etatik aurrera herriko txoko ezberdinetan egongo gara saio berezia egiten. Azken Portu, San Pelaio, Vistalegre, Santa Marina eta Zelai Ondon izango gara gure estudio ibiltariarekin.

irrati mobila

Maiatxak 19 osteguna. Hitzaldia. Jacue Pascual soziologoa edukiko dugu “Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria” libururuaren inguruan hizketan. Hitzaldia 19:00etan izango da Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 28. EGUN HANDIYA!!!!. Larunbatean ederki ospatuko ditugu Arraioren 20 urteak. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dugu Putzuzulon, eta bertan, gure entzuleez aparte, irratian 10 urte hauetan ibili den jendea gonbidatu nahi dugu. Sarrerak, Arrano, Eguzki eta Maukan dituzue salgai.

Bazkalostean, txarangarekin kalera joango gara. Eta gauean, 22:30etan Zarauzko Blue Beans eta Skasti taldeak edukiko ditugu. Gaua amaitzeko berriz, DJ Kepoi izango dugu musika jartzen


Astearte Zaratatsua dugu gaur

Astearte honetan ere zita zaratatsua duzue Arraio Irratian. Aste honetan, inguruan ditugun kontzertuen errepasoa egingo dugu, agendari errepaso bat emanaz. Eta uda bitartean esku artean ditugun gauzez ere hitzegingo dugu. Hau dena, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3an

maiatzak_3

Atzoko saioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.