Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

10. urteurrena ospatzeko festa berezia

Arraio Irratiaren 10. urteurrenari amaiera bikain bat emateko, sekulako egitaraua antolatu dugu larunbat honetarako, Maiatzaren 28rako.

Goizean hasiko gara, Maiatzaren 14ean egin ezin izan genuen irratsaio bereziarekin. Goizeko 10:30etatik herriko leku ezberdinetan izango gara saioa egiten.

irrati mobila(1)

Honen ostean, bazkaria prestatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan gainera, 10 urte hauetan irratian ibili diren partaideak biltzen saiatzen ari gara. Honez gain, etorri nahi duen edonork tiketak salgai ditu oraindik Eguzki, Arrano eta Mauka tabernetan. Bixi ibili!!!

Bazkalostean, Sozaya orketa-gizonaren emanaldi berezia edukiko dugu. Eta atsaldean txarangarekin herriko kaletatik ibiliko gara.

Gauerako berriz, eta gaueko 22:30etatik aurrera, Skasti eta Blue Beans Zarauztar taldeen kontzertua edukiko dugu. Eta gauari amaiera emateko berriz, DJ Kepoi edukiko dugu musika dantzagarri apur batekin.


Arrotzak taldeko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Arrotzak taldeko kide batzuk edukiko ditugu. Aurten kaleratu duten diska aurkezten ibiliko zaizkigu gurean. Eta ohikoa den bezala, asteko agendari errepasoa ere egingo diogu. Hau dena, beti bezala gaueko 21:30etatik aurrera.

maiatzak_24_arrotzak

Arrotzak taldearekin egindako saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

10urteak ospatzeko zarata saioa

Arraio irratiak 10 urte ospatzen dituela eta, ZarataZarautz berezia antolatu dugu. Gaueko 21:00etan hasiko dugun irratsaioan, 10 abesti eramango dugu bakoitzak, 10urte hauetan Putzuzulon antolatu ditugun kontzertuetako talddekin eta gehien gustau zaizkigun abestiekin osatuta

Gogoratu beraz, aste honetako saioa 21:00etan hasiko dugula!!

MAIATZAK 17 HAMAR URTE

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

“EGOERAK EZ DU EPE LABURREAN ALDATZEKO ITXURARIK, BERAZ, SENTSIBILIZAZIO LANEAN SEGITUKO DUGU”

Azken hilabeteotan etengabe aktualitatean dagoen gaia baita errefuxiatuen krisia delakoa. Europaren ateetan abandonatuta dauden ehunka lagunen argazkiak ikusten ditugu hedabideetan, geure herrietan harrera egin beharko geniekeela ere hartzen dugu ahotan, baina praktikan ez dugu pauso handirik ematen. Zenbaitek, ordea, iniziatiba hartu eta lanean dihardute. Horren adibidea da Zarauzko Solidaritate Koordinadorako hainbat kidek sortu zuten Hotz Zarautz plataforma, eta Greziara abiatu bezperetan harrapatu ditugu bertako kideak.

zarautzhotz