Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Defenestre Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako irratsaioa Defenestre Fest jaialdiari eskeiniko diogu. Azken urteetan Zarauzko Putzuzulon egiten den jai solidarioa larunbat honetan burutuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan joko duten taldeak entzuteko aukera edukiko duzue ordu eta erdiz, eta ohiko agendari ere errepasoa egingo diegu 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_31_defenestre

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue entzungai. Saioa berriz HEMEN.

Metrallta taldeko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Metralleta taldeko kideak edukiko ditugu. Berriki kaleratu duten 7 hatzbeteko diska aurkeztuko digute bertan. Gainera, Disgalerna jauna izango dugu saioa gidatzen aspaldiko partez. Gogoratu zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_24_metralleta

Metralleta eta Disgalernarekin egindako saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

BEGOTXU OLAIZOLA: “GALESAK KEZKATUTA DAUDE BREXITAREKIN, ZOKORATUAGO GERATZEKO BELDUR DIRA”

Urteak dira euskal komunitatea eta Gales harremanetan daudela, horrez gain, gaurko elkarrizketaren tartera batu den Begotxu Olaizola bizi izan da Galesen, hizkuntza gutxituen bueltako egitasmoetan lanean.

BegotxuOlaizola

Egunotan, euskal astea ospatzen ari dira Galesen, bi komunitateen arteko lotura horri tiraka, eta Zarauzko Arraio irrati libreko gela arroxarekin bat egin dugu, hango lagunek egin baitiote elkarrizketa Olaizolari.