Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Aitor Apurtu ZarataZarautz irratsaioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berri bat edukiko dugu. Irungoa den Aitor Apurtu etorriko zaigu musika jartzera. Apurtu taldeko kideak, bere irratsaio propioa du Antxeta irratian, Bidasoa Attack izenekoa. Oraingoan gure uhin libreetan entzun ahalko da bere ahotsa.

Aitorrekin egin dugun saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Erabakitze eskubideaz Presio Heltzea saioan

Gaur 20:00etatik aurrera Presio Heltzea irratsaioa izango duzue Arraio Irratiko uhinetan.

Oraingoan, Zarauzko Antoniano aretoan Zarahitz herri ekimenak anyolatu zuen hitzaldi baten lehen zatia izango duzue entzungai. Bertan, eta Samara Velte kazetariak gidatuta, Gure Eskuko kidea den Angel Oiarbide eta Nazioarteko zuzenbidean aditua den Juanjo Alvarez eduki genituen solasean.

Esan bezela, gaur hitzaldi honen lehen zatia entzuteko aukera edukiko duzue. Bigarrena berriz datorren astean emango dugu.

Zarahitzek datozen egunetarako antolatutako ekintzen berri, Arraio irratitik

Badira hainbat hilabete Euskal Herriaren burujabetzari buruzko galdeketak egiten ari direla han eta hemen. Datorren udaberrirako ere eskualde bat baino gehiagotan dago zita jarrita: martxoaren 19an, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herrien txanda izango da, eta maiaatzaren 7an, berriz, Urola-Kostako herriek hartuko dute lekukoa. Bigarren eremu horretara begira jarri eta Zarautzen herri galdeketa sustatzen ari den taldeak aurreikusitako ekintzei erreparatu diegu irratien tartean. Arraio irratiko lagunek hitz egin dute Zarahitz taldeko Urki Muguruzarekin.