Gaurko ZarataZarautz irratsaioa berezia izango da. Ohiko saioa egin beharrean, Putzuzulon antolatu dugun Malisa Bahat eta Nailed In taldeen kontzertua zuzenean emitituko dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.
Presio Heltzea irratsaioan Palestinara begira jatriko gara. Askapenak Orioko Salatxo aretoan antolaturiko hitzaldi bat erabiliko dugu horretarako. Bertan Palestinan egondako brigadista bat eduki genuen bere esperientzia kontatzen eta hau dena zatitu dugu ordubeteko irratsaioan. Saioa, astelehenean, gaueko 20:00etatik aurrera edukiko duze entzungai.
Astearte berri bat datorkigu eta gaur ere ZarataZarautz irratsaioa egingo dugu. B Jauna faltako zaigu gauean, oporretan dago eta. Baina Lagun Izoztua eta Krixpin bertan egongo dira belarriak zulatzeko prest, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera.
Aste honetako saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Apunta ezazue Maiatzaren 27ko data, potente dator eta. Arraio Irratiaren 11 urteko ibilbidea Maiatzaren 20 batean hasi zen baina 27an ospatuko dugu aurtengoan, beste ekitaldi batzuk tarteko direla. Esan bezala Maiatzaren 20 batean, OK Korral taldeak eman zuen kontzertuan ateratako diruarekin lehen emisorea erosi eta FM-z emititzen hasi ginen, 99.3an. Hasiera bikaina Irrati Librearentzat. Bertan, Lou Olangua eduki genuen, OK Korraleko abeslaria. Arraioren 8. urteurrenean, Putzuzulon bertan omenaldia egin genion, lagun artean, bera joan zitzaigun eta.
Oraingoan, Xabier Laskibar “Tximas”-i tokatzen zaio. Lehen esandako OK Korralen kontzertu horretan bateria jo zuen. Orain, eta beste behin ere, lagun artean gogoratuko dugu rock eta blues doinuekin, Lourekin egin genuen bezala. Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons… eta bai, OK Korral ere bertan izango dira omenaldian.
Sorpresa gehiago ere prestatuak ditugu egun horretarako, baina 27ra arte denbora dugu oraindik. Oraingoz, aspaldian gordetako bideo txiki batekin utziko zaituztegu. Las Lagartas taldearen abesti batzuekin, Lou buru dela. Esan bezala, Maiatzaren 27an sorpresa gehiago izango dira…
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Ernia taldeko kideak edukiko ditugu. Diska berria kaleratu digute zarauztarrek etaberau aurkeztuko dute Arraioko uhin libreetan. Guzti hau, beti bezala, gaurko 21:30etatik aurrera.
Ernia taldekoekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.