Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Sofa eta Rukula Putzuzulon

Arraio Irratiaren 11. urteurreneko ekitaldiak ostiralean hasiko dira. Maitzaren 12an, gaueko 22:30etatik aurrera Sofa eta Rukula taldeen kontzertua edukiko dugu, Putzuzulon. Sofa Zarauztarrek, berriki grabatu duten diska berria aurkeztuko digute. Rukula Usurbildarrak ere, diska kaleratu zuten 2016an etabertako kantua entzuteko aukera izango dugu.

Sofa
Zarautz/Zumaia aldetik datorren hirukote instrumentala da Sofa: Math rock erritmo dinamikoak, doinu melodikoak eta indarrez betetako koktela energia positiboz konbinatzen dituen taldea. Bi urtez lanean egon ostean, 2014. urtean agertu ziren taulara eta urte haren amaieran grabatu ostean kaleratu zuten bost kantu biltzen zituen ‘I’ maketa autoekoiztua; Euskal Herrian, penintsulan eta Frantzian hainbat kontzertu eskeintzeko eta talde bezala sendotzeko aukera eman ziena. Oraingoan, prestatu eta mimoz grabatzeko beharrezko izan duten hilabeteetako geldiunearen ostean, beren lehen lan luzearekin datoz bueltan. Karlos Osinaga “Txap” bidelagun, Bonberenean grabatu dute diska hau, eta ezkutuan egindako lana erakusteko irrikaz dira.

Rukula
Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal…..estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean.

Erabakitze eskubidearen aldeko irratsaio berezia

Igandean eta Urola Kostako herri askotan egingo diren galdeketak aprobetxatuz, irratsaio berezia burutuko dugu Zarauzko udaletxe plazatik Azkoitiako Kontrako Eztarrixe irrati librearekin elkarlanean.

Saioa eguerdiko 13:30etan hasiko gara 15:00ak arte. Eta 18:00etatik aurrerako Zarauzko ekitaldia ere zuzenean emitituko dugu. Zarautz eta inguruetan FMko 99.3an edukiko duzue entzungai. Azkoitian berriz FMko 94.2an.

El Corazon Del Sapo taldeari eskeiniko diogu ZarataZarautz irratsaioa

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa El Corazon Del Sapo talde Zaragozarrari eskeiniko diogu. 17 urteren ostean eszenatokietara itzuli dira eta larunbatean Putzuulon joko dute (Sarrerak agortuak daude!).

Gogoratu gaur zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera.

Egin dugun irratsaioa entzungai duzue. Podcasta berriz HEMEN.

Erabakitze eskubidea eta Feminismoa Presio Heltzea irratsaioan

Gaurko Presio Heltzea irratsaioan, 20_00etatik aurrera, Zarahitz Herri Ekimenak antolaturiko “Gure gorputza, gure Herria, gure erabakia” hitzaldia entzuteko aukera edukiko duzue.

Bertan, Samara Velte kazetariaren gidaritzapean, Arantza Arruti militante feminista eta Edurne Epelde Bilgune Feministako kidea izan genituen.

DANTZARI TXIKI EGUNEN EGITURA MANTENDUKO DUGU HELDUEKIN, GURETZAT BERRIA DA”

Agenda kontuei heldu diegu gaurko saio amaieran. Izan ere, Jalgi dantza taldeak bost urte egin dituela ospatzeko, helduen dantzari eguna antolatu dute igande honetarako Zarautzen. Horren harira, Jalgiko Lierni Atxukarrorekin eta Miren Garaterekin hitz egin dute Zarauzko Arraio irratiko lagunek.