Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

Putzuzulok badu urteurreneko abestia

Putzuzulo Gaztetxeak badu iada urteurreneko abestia. Ernia taldeak osatu du kantua eta jarraia letra eta abestia bera duzue. Gozatu ezazue!!!

Manuelaren hautsetik bolatoki batera, lan ederra bidean. Ilusio begiak, dardara gorputzetan… bizkaia etorbidean. Irrifartsu joan ziren aldaketa arimak ametsean sartzera. Urteetako ausentzia, herri baten gabezia.. ostiko batez berreskuratzera!!!! 

Zarautz grisa astindu norberatik hasita, erronka bat aurrean. Autokritika eginez eta sormena landuz ekintza bakoitzean. Asanblea luzeak, gatazka eta farrak.. itokinen artean. Botereari farre egin eta bizirik sentitu, atetik sartu garenbakoitzean!!! 

Zuk zeuk ikusi denbora librean hil ala bizi zure barnean. Altxor bat duzu bizkaia kalean, zure ametsak daude atzean!!!

“Zarautz Euskararen arnasgune” hitzaldia entzungai

Asteazken honetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Presio Heltzea irratsaioa edukiko duzue entzungai. Oraingo honetan, Zarauzko Antoniano aretoan izandako Zarautz, Euskararen arnaagune” hitzaldia edukiko duzie entzungai. Bertan, Topagunea-ko kideak eta Kike Amonarriz kazetariak eduki genitun euskararen erabileraz hizketan eta ordubeteko saioan entzun ahalko duzue.