Press "Enter" to skip to content

Egilea: arraio

ZarataZarautzen denboraldi berria hastear da

ZarataZarautz saioaren denboraldi berria aste honetan hasiko dugu. Asteartero eta 21:30etatik aurrera ohiko hirukotea izango gara saioa egiten.

Aste honetan, udan lorturiko harribitxiekin osatuko dugu saioa. Obediencia, Satelite, Kaleko Urdangak eta beste hainbat talde entzun ahalko dituzue, agenda zaratatsua ahaztu gabe.

Denboraldi berriko lehen saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ikasurteko lehen asanblada igandean

Arraio Irratiaren ikasurte berriko lehen bilera bihar egjngk dugu, igandean, Putzuzulo Faztetxean. Bilera 19:00etatik aurrera izango da eta aurten ditugun erronka berriei buruz hitzegiteaz aparte, irratiari hauts pixkat aterako diogu. Nahi duen oro gonbidatua izango da.

Iraultza Txikien Asanblada Zubietan

IRAULTZA TXIKIEN AKANPADA: Irailaren 21, 22 eta 23an Zubietan (Gipuzkoa).

Adin guztietako jende saltseroarentzat eitarau oparoarekin: hausnarketak, tailerrak, hitzaldiak, konspirazio kolektiboak, kontzertuak, monologoak, antzerkiak, jolasak, baita egiten ari diren erraustegiaren aurkako martxa ere…

1999ko Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako irudiak ikusgai

Arraio Irratiko hemerotekari hauts apur bat atera diogu eta bideo berri batekin gatoz oraingoan, 1999ko Azaroaren 28an Zarauzko Aritzbatalde Pilotalekuan burutu zen Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako finalaurrekoarekin alegia.

Zarauzko Jai-Txiki taldearen aldetik, Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor “Mantxi” izan genituen. Azpeiti-Landeta taldetik berriz, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza eta Andoni Larrañaga eduki genituen. Zarauztarrek 33 puntutako aldearekin garaitu ziren.

Garaiko VHSa nahiko ondatua zegoen eta irudi eta bertso batzuk bakarrik ahal izan ditugu berreskuratu. Goza ezazue!!