Pitzuzulon antolatu dugun kontzertu baten ondorioz, gaur ez dugu ZarataZarautz irratsaioa egingo. Hala ere, gaztetxera hurbiltzea gonbidatzen dizuegu!
Egilea: arraio
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetan eta aspaldiko partez, Txaf etorriko zaigu gela arrosera gustoko musika jartzera. 21:30etatik aurrera kutunak dituen abeatiak entzun ahalko ditugu.
Txafekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Martxan da Zarautzen “Derlan†motorren erakusketa. Iker Itxaso antolatzailea izan da Arraio irratian proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Dokumental bat ere egiten ari dira, urte amaierarako kaleratzeko asmoarekin.
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Arrotzak taldeko kideak edukiko ditugu. Diska berria kaleratu du hirukoteak (oraindik ez dago formatu fisikioan) eta irratsaioan kantu berri hauek entzun ahalko ditugu, beti bezala, 21:30etatik aurrera.
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Finlandian egiten den Puntala Rock jaialdia izango dugu hizpide. B Jauna eduki genuen korrespontsal bezela 2018ko edizioan eta honi errepasoa egingo diogu ordu eta erdiz.
Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.




