Podcast: Play in new window | Download
Ostiral honeran Arraio Irratiaren 15. urteurreneko ekitaldiei hasiera emango diegu. Eta horretarako, Putzuzulon kontzertua antolatu dugu arratsaldeko 18:30etan. Bertan Lamiak taldea ariko zaigu.

Podcast: Play in new window | Download
Ostiral honeran Arraio Irratiaren 15. urteurreneko ekitaldiei hasiera emango diegu. Eta horretarako, Putzuzulon kontzertua antolatu dugu arratsaldeko 18:30etan. Bertan Lamiak taldea ariko zaigu.

Urtarrilaren 21ean, 18:30etatik aurrera, DUT talde mitikoari buruz kaleratu duten liburuaren aurkezpena izango da Putzuzulon.

Pablo Salgado Méndez da liburuaren egilea eta Banizu Nizuke argitaletxeak publikatu du.
Pablo bera edukiko dugu 1990eko hamarkadan Hondarribitik Euskal Herri osora post-hardcore doinu zaratatsuak zabaltzen lagundu zuen kultuzko taldeari buruzko liburuaz hizketan.
Segurtasun neurriak bermatze aldera, edukiera mugatua edukiko dugu Putzuzulon, eta ateak 18:00etan zabalduko dira, aforoa bete arte.
Urtero bezala, ostiral honetan Putzuzulo Gaztetxeko kopla txapelketa emitituko dugu Arraio irratitik. Nahiz eta pandemiaren erruz kopla txapelketa atipikoa izango den bertan izango gara 19:00etatik aurrera.

Borroka -aliantzak pandemia garaian– mahai ingurua Herri mugimenduen borroka moldeez ari garela maiz plazaratu da aliantzen gaia. Hainbat esperientzia biltzen dituen mataza osatu dugu azken urteotan fundazioan, hausnarketaz, esperientziaz eta korapiloz betea. Ibilbide hau borobiltzeko aukera sortu zaigu, eta datorren abenduaren 10ean Donostiako Doka Kafe Antzokian antolatu dugun mahai-ingurura gonbidatzen zaitugu.
Testuinguru pandemiko honek gauza asko aldarazi dituen arren, aktibazio soziala eta auto-antolakuntza indartzea lehen bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa dela uste dugu. Bainaezin dugu ukatu, egoera honetan herri mugimenduak bildu eta elkartzeko zailtasun askotarikoak ditugula mahai-gainean. Honen aurrean, elkar saretzeak nola berrasmatuko ditugu? Zein elementu berri jarri dira mahai-gainean? Herri mugimenduak indartu eta borroka esparruetan eragiteko gaitasuna nola landu? Gogoetarako galdera berriak ekarri eta hainbat esperientzia elkarrizketan jartzeko asmotan, herrimugimenduetako esparru ezberdinetan parte-hartzen duten kideak gonbidatu ditugu:
•BALA Kolektiboko kideak
•Gaur-Geroa-Duintasuna pentsiodunen elkarteko kidea
•Infernua Bizirik! kolektiboko kidea
•Groseko Auzo Zaintza Sarean parte hartu duen kidea
Gaur 18:30etatik 20:30etara Arraio Irratian, FMko 99.3an eta arraio.eus atarian entzungai izango duzue mahai-ingurua. On egin!
Podcast: Play in new window | Download
Aste honetan ere eta ohiko orduan ZarataZarautz saio bat edukiko duzue. Nobedaderik ez dugu baina betiko zarata dosia prest edukiko duzue

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.